1-Euskara politizatu beharra dago, alegia, alderdi guztiek sar dezatela euren hauteskunde-programako lehen postuan. PPk promesa itzelak egingo ditu bere zabalkundeari buruz; PNV, hori hausteko, urrunago joango da; PSOEk, bere tradizio kaskarra ondu beharrez, euskara ikastera bidaliko ditu politiko guztiak. Ikus ditzaket EAko aseguru-etxeetako langileak besapean Saizarbitoria hartuta. Euskara politizatuta balego boto asko legoke jokoan. Politiko guztiek ikasiko lukete, eta boto-emaileak elkarren arteko konpetentzian sartuko lirateke, zeinek gehiago eta hobeto hitz egin, zorioneko pelean. 2-...
Hautsi omen da anfora Itsasperatu bafora... Gizonac egunez ecin asmatu du Bicitzaren metafora. Illunpeko argui printzac Cillarrez bustiac ihintzac... Ixiltasunaren axala marrazten Hauts bide zuritan sitsac. Ceruaren urdiñ hutsa Gauaren larru bilutsa... Irudimenaren lurralde urruna Hitzic gabeco hizcuntza. Ur gaiñean hillarguia Odolezco estalquia... Argui erraiñuen lillura gorrizta Arratsaren nostalgia. Zumar itzalen illadac Ibai ertzeco isladac... Uraren cantuac neurtzen dittu gauez Atseguiñaren silabac. Gauaren argui-hacia Izar zurien gracia... Elurr...
Igande-goiz baten, «Atxurkulu» basetxeko gizona, goizean-goiz mezea entzunda, eskopetea sorbaldan dingilizka ebala, basora txoritan joan zan. Egun guztian basorik-baso ta mendirik-mendi txori-billa ibilita gero, arri-mokil baten ganean atsedena artzera jarri zan. Arrausika ta lo-zorian egoala, inguruko landatxoan asto andi bat bedar guria jaten ziarduala ikusi eban. Eta eiztaria, begi ta belarri, asto baltzari adi-adi jarri yakon. «Onako zoririk orraitiño! —iñoan—. Orra, etxera geiago nekatu b...
Nire aitaren etxea defendituko dut. Otsoen kontra, sikatearen kontra, lukurreriaren kontra, justiziaren kontra, defenditu eginen dut nire aitaren etxea. Galduko ditut aziendak, soloak, pinudiak; galduko ditut korrituak, errentak, interesak, baina nire aitaren etxea defendituko dut. Harmak kenduko dizkidate, eta eskuarekin defendituko dut nire aitaren etxea; eskuak ebakiko dizkidate, eta besoarekin defendituko dut nire aitaren etxea; besorik gabe, sorbaldik gabe, bularrik gabe utziko naute, eta arimarekin defendituko dut nire aitaren etxea. Ni hilen naiz, nire ...
Lurraren pian sar nindaitke, maitia, zure ahalgez! Bost phensaketa eginik nago zurekin ezkondu beharrez; Bortha barnetik zerratu eta bethi khanberan nigarrez, Sendimenduiak airian eta bihotzetikan dolorez... Ene xangrinez hilerazteko sorthuia zinen arauez! Oren hunian sorthuia zinen izar ororen izarra! Zure parerik etzaut jiten neure begien bistara. Espos laguntzat gald'egi zintudan erran nerauzun bezala: Bainan zuri ez iduritu zuretzat aski nintzala; Ni baino hobebatekila Jainkoak gertha zitzala! Mariñelak juaiten dira itsasorat untziko: Zure ganako amodioa sekulan ezdut utzi...
Gaur goizez prestatu dizut gosaria Mahai gainean intxaurrak, kafea eta ogia. Joan zara ohi bezala eskolara Umeak oliba begiekin sorgintzera Mamuak, haientzat hemen ez da lekurik Lagun berriak eta eskerrak eman bizitzari Agian hemen dukezu zure kabia Sustraiek hatzeman dute lur berria Negarrez esan dizute ez agurtzeko Joan dala ta ez dala luzean itzuliko Sendatuko dizkizu itsasoko urak zauriak Orbanak lehortuko dizkizu eguzkiak Maite zaitut inoiz maitatu ez banu bezala Maite bakarrik behin maitatu izan banu bezala Gaur gauez jantziko dizut pijama zuria Bihar goizez nik p...
Francoren morroi bati entzuna diot bart, hamar espainol bederatik bat Madrildarra dela; gure kuñatezan hogei eta lau gara, baina bat ere ez da Madriletan jaio. Hortik konkluditzen dut ezen edo Francoren morroiek gezurra diotela, edo euzkotarrak ez garela espainol.
Amodio traidorea! Beti pena emailea, Zer nahi duk niganik? Habil, habil hemendik Ez eman niri penarik, Ez diat nahi deusik Higanik, Utzi nizak bizirik! Ingrat baten maitatzeak Ematen tuen doloreak, Orai frogatzen ditut nik, Maitearekin egoitea, Harekilan mintzatzea, Desiratzen baitut nik. Bakarrik, Penaz nago bizirik. Ez dezazula permiti, Hil nadin horren krudelki, Maitea, zuregatik! Maitatu zaitut fidelki, Ez dut batere merezi, Tratamendu krudelik, Orai nik, Maitea, zureganik. Ad...
Basatxoritxu moko luzeak ez igan zerura bila: aingerutxurik behar ezkero horra hor nire mutila. Bere musua elurra da eta sua bihotza eta ezpainak bertan urturik biziko dira nire bularra eta zainak.