Ai ene!!

Atzoko bihar gaur delako...

Aske izan nahi dut

aiene 1456130527263 Ai ene!! | 2008-02-22 10:31

Aske izan nahi dut. Libre. Libre, nahi dudana errateko, pentsatzen dudana esateko, nire egia kontatzeko, gezurrak gezurtatzeko. Aske, bidegabekeriak salatzeko.   Libre, lanean aritzeko, hasitako bidean jarraitzeko, nire hitza zuoi denoi helarazteko, zuon ahotsa entzuteko. guztion hitza irakurtzeko.   Libre izan nahi dut. Aske. Aske naizela sentitzeko, naizena izateko, euskalduna izateko, euskaraz bizitzeko egunkaria irakurtzeko.                            &...


Makala

aiene 1456130527263 Ai ene!! | 2008-02-21 16:19

“Makala!” diosta albotik begira. Une batez begiratu dut albora, eta nire soa desbideratu da gora. Beha dezaket zerua ukitzerainoko arbola. Enborra du borobila, adarrak, sekulako pila, eta urteak mila. Ez da inondik inora ere ahula, baizik eta zuzen eta mardula. Enborra dauka apur bat argala, amaigabea dirudien altuera, eta eskeintzen duen itzala benetan da itzela. Zinez da eder eta sotila. “Makala? Luzaro hala izan dadila, eta bera adina bizi nadila.”  


Bakarrik

1
aiene 1456130527263 Ai ene!! | 2008-02-19 15:53

Bakarrik nago. Bakarrik milaka pertsona inguruan ditudala. Milaka pertsona ditut inguruan, baina guztiak daude ni gabe. Milaka pertsonen arteko pertsona bakoitza dago bakarrik. Mila pertsonen artean zaude zu. Eta gainontzeko guztiak bezala, bakarrik zaude zu ere. Bakardade honetan murgilduta zu aurkitzeko irrikaz nago. Edota zuk ni aurki nazazun. Behin elkar aurkitutakoan biok bat egin dezagun. Bakarrik dagoen beste bat gehiago izatera pasa gaitezen. Baina ez gara jadanik bakarrik egongo. Nik zu eta zuk ni izanen bainauzu. Zu eta niren izaitea bi izanik ere, bat izanen delarik.


Zaldieroa, Berria (08/02/13)


No time for love

aiene 1456130527263 Ai ene!! | 2008-02-13 15:27

  No time for love Hoien legea guretzat apartheid,gartzela, ihesa, hauspena ta isiltzea hoien legea,zu ta ni heuren gisara eukitzeagordeak dituzu arma ta izpienkontrako altzeiru atzeaneta gu negar gasen mende gaudenokoker omen gaude Ez dute uzten maitatzen gauean Tortura sufritzen, zeldatan usteltzen,gutunak idazten eta bertan hileutsi zioten minari bainabakardadeak irentsigorteek justizia egin zietenmatoi txukunen gisanmaiz borrokatuak iraun gogozbaina maizago hiltzea nahi Ez dute uzten maitatzen gaueanez agurrik ez negarrik gaueanez zergatik ez norarik gabesirenotsa garraixi bakarra...


Inok agintzen ez didalako dut maite maite dudana. Inork agintzen ez didalako ditut basamortua eta izarlokak maite. Itsasontzi noragabeak, gauerdiko biolinak ilunabarren margoa, xorino hezurttoen higidura, sagarrondoetan eskegiriko bihotz horik, tristura handiegia zaien neskatxak eta zure irria, zure irria ere inork agintzen ez didalako dut maite.          Joseba Sarrionandia, 1980    


NERETZAT OTE AIZ?

aiene 1456130527263 Ai ene!! | 2008-02-07 15:24

Begiak ezetz, biotzak baietz, zein izango den nagusi? — Biotzarentzat eder aizena bi begientzat itsusi.   Begiak baiño zurragoa den begirik ez dun biotza: biotza su den, baiña begiak gaiñean diten izotza.   Orixe, 1916


DOMINIXTEKUN

1
aiene 1456130527263 Ai ene!! | 2008-02-06 09:24

        Bertze orduz, etxe batean, haurrak oro, sortu eta laster galtzen omen zituzten, eskuetan oraino zituztelarik; ez bat, ez bia, suntsitzen zitzaizkoten.         Beraz, ordukotz lau edo bortz gisa berean galduak, eta berriz, hain xuxen, haur bat laster sortu behar, guziak herstura handitan ziren, zer egin ez jakinez, ethorri behar zen haurraren begiratzeko.         Hola oroauhenetan zaudelarik, sortzen zaiote aingeru bat ezin gehiago pullita. Halako gauza maitea galdu beharkozutela, aldi hartan oraino!...       ...


System Error

1
aiene 1456130527263 Ai ene!! | 2008-02-01 16:05

Pantaila bat konektatuko balitzaio nire gorputzari oraintxe bertan, eta sistema operatiboaren egoera aztertuko balitz, horixe agertuko litzateke pantailan : System error. Edota agian Fatal Error. Ez dakit. ERROR agertuko litzatekeela behintzat ziur.   Izan ere, nola ez dakit, baina birus batek hartu du bere gain nire sistemaren agintea. Ez naiz nire buruaren jabe, ez eta nire gorputzaren jabe ere. Eskuak burura eramango ez banitu, burua bere tokian ez dagoela pentsauko nuke. Non ez dakit, baina beste norbait. Pentsatu nahi dut, baina ezin dut. Ez behintzat ezer zentzuzkorik. Gauean, am...


Zorion iturriak

1
aiene 1456130527263 Ai ene!! | 2008-01-25 10:03

Bizitzan nork bere buruari helburuak jarri eta horiek lortzeko egiten dugu lan. Helburu edo amets horiek noizbait beteko direnaren esperantzan bizi gara. Denbora aurrera joan heinean, batzuetan helburu horiek sekula ez ditugula lortuko ohartzen gara, lortu ezinak direla; eta helburu izan beharrean beti amets izan direla konturatzen gara. Eta orduan, erabat atsekabetzen gara: bizitzak zentzurik ez duela pentsatzen hasten gara, ez dugula ezer lortu bizitza honetan, ez dugula ezertarako balio... Eta bitartean, igarotako denbora luze horretan, hainbat une paregabe, goxo, on eta alai behar bezal...