Makala

aiene 1456130527263 Ai ene!! | 2008-02-21 16:19

“Makala!” diosta albotik begira.

Une batez begiratu dut albora,

eta nire soa desbideratu da gora.

Beha dezaket zerua ukitzerainoko arbola.

Enborra du borobila,

adarrak, sekulako pila,

eta urteak mila.

Ez da inondik inora ere ahula,

baizik eta zuzen eta mardula.

Enborra dauka apur bat argala,

amaigabea dirudien altuera,

eta eskeintzen duen itzala

benetan da itzela.

Zinez da eder eta sotila.

“Makala? Luzaro hala izan dadila,

eta bera adina bizi nadila.”

 


Utzi iruzkina: