Makala

aiene 1456130527263 Ai ene!! | 2008-02-21 16:19

“Makala!” diosta albotik begira. Une batez begiratu dut albora, eta nire soa desbideratu da gora. Beha dezaket zerua ukitzerainoko arbola. Enborra du borobila, adarrak, sekulako pila, eta urteak mila. Ez da inondik inora ere ahula, baizik eta zuzen eta mardula. Enborra dauka apur bat argala, amaigabea dirudien altuera, eta eskeintzen duen itzala benetan da itzela. Zinez da eder eta sotila. “Makala? Luzaro hala izan dadila, eta bera adina bizi nadila.”  


Bakarrik

1
aiene 1456130527263 Ai ene!! | 2008-02-19 15:53

Bakarrik nago. Bakarrik milaka pertsona inguruan ditudala. Milaka pertsona ditut inguruan, baina guztiak daude ni gabe. Milaka pertsonen arteko pertsona bakoitza dago bakarrik. Mila pertsonen artean zaude zu. Eta gainontzeko guztiak bezala, bakarrik zaude zu ere. Bakardade honetan murgilduta zu aurkitzeko irrikaz nago. Edota zuk ni aurki nazazun. Behin elkar aurkitutakoan biok bat egin dezagun. Bakarrik dagoen beste bat gehiago izatera pasa gaitezen. Baina ez gara jadanik bakarrik egongo. Nik zu eta zuk ni izanen bainauzu. Zu eta niren izaitea bi izanik ere, bat izanen delarik.


Azken iruzkinak