Bakarrik
Bakarrik nago.
Bakarrik milaka pertsona inguruan ditudala.
Milaka pertsona ditut inguruan, baina guztiak daude ni gabe.
Milaka pertsonen arteko pertsona bakoitza dago bakarrik.
Mila pertsonen artean zaude zu.
Eta gainontzeko guztiak bezala, bakarrik zaude zu ere.
Bakardade honetan murgilduta zu aurkitzeko irrikaz nago.
Edota zuk ni aurki nazazun.
Behin elkar aurkitutakoan biok bat egin dezagun.
Bakarrik dagoen beste bat gehiago izatera pasa gaitezen.
Baina ez gara jadanik bakarrik egongo.
Nik zu eta zuk ni izanen bainauzu.
Zu eta niren izaitea bi izanik ere, bat izanen delarik.
Iruzkinak
27zapata 2008-02-19 21:53 #1
Utzi iruzkina: