System Error
Pantaila bat konektatuko balitzaio nire gorputzari oraintxe bertan, eta sistema operatiboaren egoera aztertuko balitz, horixe agertuko litzateke pantailan : System error. Edota agian Fatal Error. Ez dakit. ERROR agertuko litzatekeela behintzat ziur.
Izan ere, nola ez dakit, baina birus batek hartu du bere gain nire sistemaren agintea. Ez naiz nire buruaren jabe, ez eta nire gorputzaren jabe ere. Eskuak burura eramango ez banitu, burua bere tokian ez dagoela pentsauko nuke. Non ez dakit, baina beste norbait. Pentsatu nahi dut, baina ezin dut. Ez behintzat ezer zentzuzkorik. Gauean, ametsetan, sekula egin ez ditudan bezalako ametsak izaten ari naiz. Ez amets polit eta zoragarriak, ez; ez dira horrelako ametsak izaten ari naizenak, sekulako paranoiak baizik. Eskerrak azken hiru egun hauetan goizeko bosterdiak alde horretan zakurrek esantu nauten beren zaunkekin. Eta ez pentsa orain zakurrak ere ametsetakoak direnik e, hauek egi egitazkoak baitira. Ba bai, horrelaxe esantu naiz azken hiru egun hauetan, zakurren zaunkek aztoratuta. Eta ez pentsa oso esanatze gozoa denik, sekulako sustoarekin esnatzen baitzara. Lehenengo saltoaren ondoren (salto esan dut bai, ez bazenekien ere etzanda egonda ere salto egin daiteke) argia piztu, erlojuari begiratu eta ze sorpresa: goizeko bosterdiak!! Berriz lo goxotan sartzeko jeikitzeko garaia! Kasuen!!! Zakur txoro horiek beti berdin! Baina gero, une batez, pentsatzen jarri, eta norbait etorri bada? Ai ama! Salto eta ohetik kanpora. Argia itzali, pertsiana ireki, eta leihotik begiratu. Ez dago kotxerik etxe atarian. Eta oinez etorri bada? Ai ze beldurra...Baina orduantxe, zakurrak ixildu egiten dira. Eta inor ez dela egongo esaten diozu zeure buruari, bestela zakurrek zaunkaka jarraituko zutela. Beldurra daukazu behera bakarrik jaitsi eta benetan inor ez dabilela ziurtatzeko, horregatik esaten diozu hori zeure buruari. Eta argia piztu eta pertsiana jeitsi ondoren, berriro ohean sartzen zara. Argia itzali, eta beste lo kuluxka bat.
Bart gauean ere, goian aipatutako hori guztia egin behar izan dut. Ohera sartu naiz berriro argia itzali ostean, eta segituan lo geratu naiz. Konturatzerako ordea pipipi-pipipi bat entzun dut. Ez!!! Jaikitzeko ordua! Ohetik jaiki, eta lehenengo gauza mukiak ziztutzea izan da. Nere ahotsa entzun, eta ai ene! Hau ez da nirea! Sudurra erabat itxita daukat, eta ezin dut n-a ondo ahoskatu. Belarrietatik ere ez dut ondo entzuten. Begiak gorri gorri dauzkat. Batere lo egin ez banu bezalaxe aurkitzen dut nire gorputza, nekatuta. Horrela ezin da! Baina dutxa bero bat hartu, gosaldu eta lanera.
Egun guztia lanean pasa ondoren, egin dudana pentsatuz etorri naiz autoan etxerako bidean zehar. Eta itxurazko ezer egin ez dudala ohartu naiz. Beno ohartu ez, banekien lehendik ere, kotxean sartu aurretik. Baina ez da nire errua izan. Ez da izan lanerako gogorik ez nuela, edota lana nola egin ez nekiela, ordenagailua blokeatu dela...ez da horrelakorik izan. Arazoa nire sistema barnean sartu den birus horrena da. Kontrolpean hartu nau eta ez dit nire lana behar bezala burutzen uzten. Zer egingo diot ba nik!
Etxera iritsi eta zertxobait janez telebista ikusteko ohitura dut. Baina gaur ez. Begiak oso nekatuta dauzkat. Eta ez da miopea naizela eta ordenagailu aurrean bista gehiegi nekatu zaidala, ez. Honen errua ere, birus zikin eta nazkagarri horrena da. Hortaz, eta amaren gomendioari jarraiki, ohera sartu naiz siestatxo bat egitera. Birusen aurka hori omen a onena eta, ohea eta bero egotea. Eta ez gaizki pentsatu e!
Ba horixe, gaurkoa seigarren eguna da jarraian nire sistema hau ondo ez dabilela. Ohe aldetik denbora askotxo ari naiz pasatzen, eta sistemaren funtzionamendua hobetzen ari den arren, oraindik ere ez dabil behar lukeen bezain ondo. Informatikoren batena joatea pentsatzen ari naiz. Ea antibirus on bat errezetatzen didan eta azkenean nire sistematik at bidaltzen dudan birus nazkante hau. Hotel honetako egunak bukatzen ari zaizkio urde zikin horri.
Iruzkinak
27zapata 2008-02-01 16:39 #1
Antibirusik onena da ohea. Gorputzak deskantsua eskatzen dizunaren seinale! Hartu lasai.<br>
Utzi iruzkina: