DOMINIXTEKUN

aiene 1456130527263 Ai ene!! | 2008-02-06 09:24
1

        Bertze orduz, etxe batean, haurrak oro, sortu eta laster galtzen omen zituzten, eskuetan oraino zituztelarik; ez bat, ez bia, suntsitzen zitzaizkoten.

        Beraz, ordukotz lau edo bortz gisa berean galduak, eta berriz, hain xuxen, haur bat laster sortu behar, guziak herstura handitan ziren, zer egin ez jakinez, ethorri behar zen haurraren begiratzeko.

        Hola oroauhenetan zaudelarik, sortzen zaiote aingeru bat ezin gehiago pullita. Halako gauza maitea galdu beharkozutela, aldi hartan oraino!...

        Denak nigarrez zauden beraz, noiz eta ere, berriak jakin beharrez haldu baitzaiote auzoko gizon xahar xahar bat. Guziak nigarretan ikusteaz harritua, galdatzen diote hean baden deus makurrik:

        —«Ez, ez, ez da deusik oraino; haurra oraixet sortua baizik ez da, bainan....

        —Bainan?... Zer, bainan? Zeren beldurra duzue bada, hola nigarretan urtzeko?

        —Guk uste, orai arte nehori erran ez duguna ez duen biziki balio zuri erraitea; baina, jakin nahi duzunaz gainean, huna bethi zer zaukun gerthatzen. Orai arte izan ditugun haurrak, batere gu ohartu gabe, galtzen ditugu guziak, eta beha gautzi, orai, hunen aldi noiz izanen othe den.

        —Hori baizik ez duzue, jende gaixoak? Jakin izan banu!... Xuxenduko dugu, xuxenduko makurra!... Hean, hunat, nork hartuko duen haur hori altzoan?... Ongi hola, eta atxik aingeru gaixoa, nik bertzela erran arte».

        Hainbertzenarekin, altzoan pixka bat hozturik, haurrak egiten du urtzintz bat, eta, kuxean berehala, gizon xaharrak oihu egiten dio:

        «Dominixtekun, haurra!...».

 

* * *

 

        Ordu berean, athe gibeletik heldu, entzuten dute boz bat, saminki hasarretua:

        «Madarikatua, gauza hoi erakatsi daukana! Madarikatua hihaur ere!...».

        Eta madarizione hoi erraitearekin batean, itsusi itsusia, farrandaka, Lamin handi bat joan zitzaioten su-phizkiari goiti.

        Geroztik, eta gizon xahar hari esker, bethi bizi da haur hura, eta —ez denez hoi mirakuilua?— geroztik, ordu arte hilarazten zituen eritasun hartarik bederen, ez da nihun gehiago haurrik hiltzen, zeren urtzintz-aldi guzietan, amak erraiten dion haurrari:

        «Dominixtekun, haurra!».

 

*      Ixtorio-mixterio
Jean Barbier
1929

 

27zapata

27zapata 2008-02-06 21:27 #1

Istorio polita. Mila uzker!<br>


Utzi iruzkina: