Kategoria: testu_zaharrak
Behin entzun nion Koldo Izagirreri klasikoak irakurri behar zirela hizkuntza tresnatzeko, Frai Bartolok, esaterako, opari eman ziola giltza eman ( ‘amaitutzat jo’) esapidea, eta halako beste hamaika aurkikunde izaten direla. «Harritzekorik ez», pentsatuko duzue.Hitzaldi hartan jardun zuen, orobat, hizkuntzen mestizajeaz, euskara hizkuntza nahasia, mestizoa, zela esanez. Eta erantsi zuen inori berriro euskararen milenariotasunaz hizketan entzunez gero mihia moztuko liokeela eta halakorik irakurriz gero eskua moztuko liokeela idazlariari.Gogoeta horietan ari nintzela, egokia iruditu zait a...
Bertze orduz, etxe batean, haurrak oro, sortu eta laster galtzen omen zituzten, eskuetan oraino zituztelarik; ez bat, ez bia, suntsitzen zitzaizkoten. Beraz, ordukotz lau edo bortz gisa berean galduak, eta berriz, hain xuxen, haur bat laster sortu behar, guziak herstura handitan ziren, zer egin ez jakinez, ethorri behar zen haurraren begiratzeko. Hola oroauhenetan zaudelarik, sortzen zaiote aingeru bat ezin gehiago pullita. Halako gauza maitea galdu beharkozutela, aldi hartan oraino!... ...