- Kaixo ttiki! Zer moduz eskolan? - Kaixo ama! Eskolan ondo, beti bezela... - Gosetuta etorriko zinen ezta maitea? - Bai ama, goseak akabatzen nago! Zer dago bazkaltzeko? - Babarrunak. - Babarrunak?? Badakizu ez zaizkidala gustatzen eta!! Eta bigarren platererako zer dago? - Arraia. - Joe ama, arraia?? Ezin zenuen beste ezer jarri? - Ez zaitez kexatu! Benga eser zaitez mahaiean, bazkaria aterako dizut eta. - Ez, lasai ama, jolasorduan bokadilo handi bat jan dut eta ez daukat goserik... yogur batekin nahikoa dut. Gure etxeetan horrelako pasarteak askotan gertatzen diren bitart...
Denbora aurrera doala konturatzen ez garelako, denbora amaigabea dela uste dugulako, behar bezala baliatzen ez dugulako, unean bertan egin beharrean hamaika gauza gerorako uzten ditugulako, denbora nahikoa dugula uste dugulako, igarotako denbora berreskuraezina dela konturatzen ez garelako, agian “Bihar”-ik egongo ez dela pentsatzen jartzen ez garelako... Arrazoi guzti horiengatik, eta atzoko bihar gaur delako, zertarako itxaron “bihar”-a maite zaitudala gaur esateko?? Atzo gaur bihar zan Atzo gaur bihar zaneta ametsakbetetzeko egun batgutxiagoDenboraren esku...
Egin dut aurkezpena. Bukatu dira gaurko nerbioak. Ez da hainbesterako izan egia esan. Egin aurretik ez nuen hori esaten e!! jeje!! Agian azkarregi hitz egin dut, baina nire proiektuko zuzendariari galdetu diot eta berak ezetz esan dit, ez dudala azkarregi hitz egin. Uste zuela urduriago egongo nintzela, okerrago egingo nuela, baina ondo atera zaidala. Eta hori entzunda, ni gustura!! Beste bi entzuleek ere, (bi gestore ziren, nire proiektuko zuzendariaren gainetik daudenak, agintzen duten horiek,) ondo egin dudala esan didate. Power Point-eko diapositibak oso grafikoak zirela eta ani...
Ai ama!! Urduri nago! Hemendik gutxira aurkezpen bat egin behar dut. Prestatuta daukat, eta hiru entsegu ere egin ditut, baina kirioak dantzan ditut. Ez da jende aurrean egiten dudan lehen aurkezpena, baina hala ere lehenengoa bailitzan bezala nago urduri. Ez naiz sekula ohituko!! Ordu laurdeneko aurkezpena eta beste ordu laurden bat galderentzat. Eta galdetzen didatena erantzuten ez badakit?? Zuri geratze banaiz? Hitz egitean trabatzen banaiz?? Gauza asko gerta litezke. Baliteke aurrez aipatutako horiek zorionez ez gertatzea ere. Ia zer ateratzen den!! Guztira ordu erd...
Adarra jotzea gustatzen zait, kilimak egitea, zirikatzea, xaxatzea… Baina onartzen dut, ez ditut jasaten!!! Inor adarra jotzen hasten zaidanean, hainbestean; astakeriren bat esaten badidate nik handiago bat bota ta gustura geratzen naiz. Handiago batekin erantzuten didala, nik are handiagoa (ahal bada), isilik behintzat ez naiz geratuko, ez horixe!! Kilimak egiten badizkidate aldiz, ai ai ai!!! Ezin ditut jasan. Hankazpian badira, nahi ez badut ere ostikoka hasten naiz. Inoiz inori eman izan diot kokotzekoren bat ere, gogoan izango du oraindik. Ez zen nahita izan, noski, ezin bainuen ekidin...
Errege bezperan, hegohaizearen eraginez edo batek daki zer dela eta, gure anaia hor aritu zen bere gela txukun txukun garbitzen. Esan beharra dago, hau nobedade handia izan zela gure etxean, inork ez baikenuen gogoan anaiak eskoba eskuetan hartu zuen azken eguna. Nobedade hau zela medio, bi bertso jarri nizkion anaiari, hona hemen: Gure anayak behinguagatik eskoba eskutan hartu, eta kantuan aritzen zala zoko guziyak garbitu. Amak ikusitze duanian Jarriko zaio kontentu, Aurtenguan´re hiru _erregiak Onak edukiko ditu. Mutila oso bizkorra danik inork ez beza ukatu, honek badaki zein egu...
Amaitu da urte zaharra. Urte berria hasi da eta ohikoa legez, norberak bere buruari urte berrirako erronkak jartzen dizkio. Batek astean behin korrika egitera joango dela zin egingo dio bere buruari, besteak, dietan hasiko dela sobera dituen kilo horiek guztiak galtzeko, beste batek, alferkeriak utzi eta behingoz serio ikasten jarriko dela…eta horrela hamaika promesa aipa genitzake. Promesa asko, azkenean horretantxe geratzen direnak, promesa hutsean. Urte berriarekin batera badatoz erregeak ere, eta hauekin batera dirua gastatu beharra ere bai. Etxekoei, bikoteari edota lagunei opar...
Txapelketa alde batera utziz, atzera begira jarri nahi nuke une batez. 1868an idatzitako Bilintxen bertso batzuk ekarri nahi nituzke gogora. “Beti zutzaz pentsatzen” du izenburutzat bertso sortak. Ez dakit nire irudipen soila izango den, baina garai bateko bertsolariek maitasuna agertzeko oraingoek baino era xamur, goxo eta poetikoago bat erabiltzen zutela iruditzen zait. Agian euskara bera izango da goxoago egiten dituenak, lehengo euskara zahar horrek, batuaren aurreko horrek; gure aiton-amonek erabiltzen zuten euskara horretxek berak. Ez dakit. Baina neri zinez goxoak iruditzen z...
Igandean erabaki zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapelduna. Final polita izan zen igandekoa; bertsolari guztiek maila ona eman zuten, ez zuen inork akats nabarmenik egin, eta buruz bururako hamaika kiniela zebiltzan ikus-entzuleen artean. Epaileen puntu banaketaren ostean, Mendiluze eta Gaztelumendi izan ziren buruz burukora pasa zirenak ordea. Saio polita egin zuten biek ere, baina azkenean Mendiluzek jantzi zuen txapela. Sarean finalaren inguruko hainbat iritzi irakurri ostean, jarraian irakur dezakezuen honekin geratze naiz. Ni behintzat nahikoa ados nago Estitxu...
Existitzen da, hori uste dugu askok orain dela hilabete batzuetatik hona behintzat. Ez da ideala, fikziozkoa, pelikuletakoa ezta ametsetakoa soilik, erreala da. Bide luzea egin dugu bere bila, lagun asko geratu dira atzean bidean zehar. Azkenean zortzik bakarrik jarraitzen dute bide horretan. Gainontzekoak zain gaude, beraiek noiz aurkitu eta guri erakutsi zain. Bizitzaren kontraesan bat izan liteke, baina sufrimendu eta hilketa krudelekin lotzen dugun tokian jazoko da aurkikuntza. Ez larritu, ez da bertan ez borroka, odol, ezpata edota banderillarik izango, eta izatekotan fikziozk...