Kirioak dantzan!!
Ai ama!! Urduri nago! Hemendik gutxira aurkezpen bat egin behar dut. Prestatuta daukat, eta hiru entsegu ere egin ditut, baina kirioak dantzan ditut. Ez da jende aurrean egiten dudan lehen aurkezpena, baina hala ere lehenengoa bailitzan bezala nago urduri. Ez naiz sekula ohituko!!
Ordu laurdeneko aurkezpena eta beste ordu laurden bat galderentzat. Eta galdetzen didatena erantzuten ez badakit?? Zuri geratze banaiz? Hitz egitean trabatzen banaiz?? Gauza asko gerta litezke. Baliteke aurrez aipatutako horiek zorionez ez gertatzea ere. Ia zer ateratzen den!!
Guztira ordu erdi. Zer da ba hori bizitzan?? Ezer ez!!! Eta orduan nola da posible hain urduri egotea?? Ordu erdi hori pasa eta akabo, berehala lasaituko naiz. Agian zapore txarrarekin geratuko naiz ondo egin ez izanagatik, edota baliteke gustora geratzea egindakoarekin ere. Ia azken hau izaten den!!
Ba horixe, banoa aurkezpenari aurre egitera. Ordu erdi eta akabo!! Hurrengo aurkezpenera arte behintzat.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: