Kategoria: kirioak
Ai ama!! Urduri nago! Hemendik gutxira aurkezpen bat egin behar dut. Prestatuta daukat, eta hiru entsegu ere egin ditut, baina kirioak dantzan ditut. Ez da jende aurrean egiten dudan lehen aurkezpena, baina hala ere lehenengoa bailitzan bezala nago urduri. Ez naiz sekula ohituko!! Ordu laurdeneko aurkezpena eta beste ordu laurden bat galderentzat. Eta galdetzen didatena erantzuten ez badakit?? Zuri geratze banaiz? Hitz egitean trabatzen banaiz?? Gauza asko gerta litezke. Baliteke aurrez aipatutako horiek zorionez ez gertatzea ere. Ia zer ateratzen den!! Guztira ordu erd...