Bukatu da!!!

aiene 1456130527263 Ai ene!! | 2008-01-16 13:39
1

Egin dut aurkezpena. Bukatu dira gaurko nerbioak. Ez da hainbesterako izan egia esan. Egin aurretik ez nuen hori esaten e!! jeje!! Agian azkarregi hitz egin dut, baina nire proiektuko zuzendariari galdetu diot eta berak ezetz esan dit, ez dudala azkarregi hitz egin. Uste zuela urduriago egongo nintzela, okerrago egingo nuela, baina ondo atera zaidala. Eta hori entzunda, ni gustura!!

Beste bi entzuleek ere, (bi gestore ziren, nire proiektuko zuzendariaren gainetik daudenak, agintzen duten horiek,) ondo egin dudala esan didate. Power Point-eko diapositibak oso grafikoak zirela eta animazioek, garrantzirik ez dutela iruditzen bazaigu ere, asko laguntzen dutela ez lo hartzen. Eta diapositibak argi azaldu ditudala ere esan didate. Hemen egiten dudan lehenengo aurkezpena izanik, ondo atera zaidala. Aurretik beste batzuek egin dituztenak baino gehiago gustatu zaiela. Baliteke azken hau hurrengorako animoak emateko esan izana, urduri ez jartzeko; baliteke, baina hori esan didate, eta ni hori entzunda ezin gusturago!!

Galderetarako erreserbatuta zegoen ordu laurden horretan esan didate aipatutako guzti hori. Ez didate galdera teknikorik egin, beraz, ez dut zuri geratzeko aukerarik ere izan. Ia hemen gustura nagoen, proiektua zer iruditzen zaidan, orain artean egindakoari buruz zer iritzi dudan etb.  Esan bezala, ez da hainbesterako izan, eta nahikoa gustura geratu naiz egindakoarekin.

Orain, egunerokotasunarekin jarraitu behar. Aurkezpen hau inflexio puntu bat izan dela esan dezaket, pausagune bat. Egiten ari nintzena pixka bat albora utzi, eta orain artean egindakoari begirada bat emateko unea. Hurrengo inflexio puntura arte hortaz, zereginekin jarraitzera noa.

maialen

maialen 2008-01-18 14:57 #1

Emateunez aurkezpen inportantia zan ordun ez?

Nik oain arte in dituten aurkezpen bakarrak klasian aurrian izanduia... batian asteleneko parrandan ondoriyokin neon... jeje

ba pozte naiz ondo atea zaizulako! bateze zu gustoa geatu zealako!

Utzi iruzkina: