Beti zutzaz pentsatzen

aiene 1456130527263 Ai ene!! | 2007-12-21 14:13

Txapelketa alde batera utziz, atzera begira jarri nahi nuke une batez. 1868an idatzitako Bilintxen bertso batzuk ekarri nahi nituzke gogora. “Beti zutzaz pentsatzen” du izenburutzat bertso sortak.

 

Ez dakit nire irudipen soila izango den, baina garai bateko bertsolariek maitasuna agertzeko oraingoek baino era xamur, goxo eta poetikoago bat erabiltzen zutela iruditzen zait. Agian euskara bera izango da goxoago egiten dituenak, lehengo euskara zahar horrek, batuaren aurreko horrek; gure aiton-amonek erabiltzen zuten euskara horretxek berak. Ez dakit. Baina neri zinez goxoak iruditzen zaizkit, eta horren froga ondorengo bertso sorta.

 

Beti zutzaz pentsatzen

 

Nere begiyak beren aurrian

ikusten ez bazaituzte,

gixaraxuak eta biyotza

egoten dira txit triste;

xinista zazu mundu guztiyan

ez dala iñor ni beste,

zu maitatzeko kapaz danikan

merezi dezun ainbeste.

 

         

Gau eder alai aietako bat

gertatutzen dan orduban,

izarrak dizdiz egiten dute

zeruko urdiñ puruban;

diferentzirik batere gabe,

zuk nere pensamentuban

dizdiz alaxen egiten dezu

nola izarrak zeruban.

 

Ia gozua izango al dan,

enamoraturik dana,

ama on batek aur maitiari

ematen diyon laztana?

Alare bada beste gauza bat

askoz gozuago dana:

zureganako amoriyua

nere biyotzak daukana.

 

 

Nork irukiko zaitu nik beziñ

ixtimaziyo aundiyan,

animatikan maite bazaitut

erotutzeko zoriyan?

Amoriyozko naitasunakiñ

gorderik erdi-erdiyan,

biyotz nerian ala zaukazkit

nola niniya begiyan.

 

 

 

 


Utzi iruzkina: