Gosea
- Kaixo ttiki! Zer moduz eskolan? - Kaixo ama! Eskolan ondo, beti bezela... - Gosetuta etorriko zinen ezta maitea? - Bai ama, goseak akabatzen nago! Zer dago bazkaltzeko? - Babarrunak. - Babarrunak?? Badakizu ez zaizkidala gustatzen eta!! Eta bigarren platererako zer dago? - Arraia. - Joe ama, arraia?? Ezin zenuen beste ezer jarri? - Ez zaitez kexatu! Benga eser zaitez mahaiean, bazkaria aterako dizut eta. - Ez, lasai ama, jolasorduan bokadilo handi bat jan dut eta ez daukat goserik... yogur batekin nahikoa dut. Gure etxeetan horrelako pasarteak askotan gertatzen diren bitartean, munduko beste toki batzuetan, goseak benetako esanahia du. Gaur esaterako, milaka palestinar Egipton sartu dira elikagai bila, Rafa herriko mugan lehergaiekin bi zulo egin ondoren.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: