Adar jotzeak eta ni

aiene 1456130527263 Ai ene!! | 2008-01-08 15:51
2

Adarra jotzea gustatzen zait, kilimak egitea, zirikatzea, xaxatzea… Baina onartzen dut, ez ditut jasaten!!! Inor adarra jotzen hasten zaidanean, hainbestean; astakeriren bat esaten badidate nik handiago bat bota ta gustura geratzen naiz. Handiago batekin erantzuten didala, nik are handiagoa (ahal bada), isilik behintzat ez naiz geratuko, ez horixe!! Kilimak egiten badizkidate aldiz, ai ai ai!!! Ezin ditut jasan. Hankazpian badira, nahi ez badut ere ostikoka hasten naiz. Inoiz inori eman izan diot kokotzekoren bat ere, gogoan izango du oraindik. Ez zen nahita izan, noski, ezin bainuen ekidin; hark kilimak egin eta ni ostikoka hasi, automatikoa izan zen. Sahietsetan badira kilimak aldiz, ia sabaia jotzerainoko saltoaren ostean, alde batera eta bestera mugitzen naiz, eta gehiago ezin dudanean, ahal bezala korrika urrutira ihes egiten hasten naiz. Eta horrela inor denbora labur luze batez aritzen zaidanean, amorrazi egiten naiz, segituan gainera. Ezin dut jasan!

 

Horrela da bai, ezin dezaket uka, nik besteei egitea gustatzen zaizkidan gauza horiek amorrarazi eta ia umore txarrez jartzen naute. Zer egingo diot ba!!! Egitea izugarri gustatzen zait, eta jasatea aldiz ezin dut eraman. Ez dut horrela izatea neuk erabaki, baina horrela da. Agian adarra hainbeste jotzeari utzi behar nioke. Baina hori eginez gero, gatzik gabekoak lirateke egun guztiak, ezin dut hori egin. Adar jotzeak hobeto eramaten saiatzea hobe izango dut.

 

Hala ere, adarra nork jotzen dizun alde handia dago. Ez da berdin lagunen bat izan, gurasoak, irakaslea, nagusia edota mutil laguna bada arpa jotzen ari zaizuna. Azken hau denean, ni izugarri hasarretzen naiz. Ondorengo kanta zatiak ezin hobeto adierazten du haserre horren dimentsioa:

 

Baina, halaxen ere, ajolik ez zidan

muxu emate nion, heldu bakoitzian.

 

itsua

itsua 2008-01-08 16:07 #1

Maitasuna hain baita itsua...

maialen

maialen 2008-01-11 15:42 #2

sartu naiz esandako web-orrira ta... pfff iruitze zait hor eztaudela arroz sinple bat nola in esplikatzen duten errezetak e...<br><br>igual etorkizun batian... jeje eskerrik asko!<br>


Utzi iruzkina: