Adar jotzeak eta ni

2
aiene 1456130527263 Ai ene!! | 2008-01-08 15:51

Adarra jotzea gustatzen zait, kilimak egitea, zirikatzea, xaxatzea… Baina onartzen dut, ez ditut jasaten!!! Inor adarra jotzen hasten zaidanean, hainbestean; astakeriren bat esaten badidate nik handiago bat bota ta gustura geratzen naiz. Handiago batekin erantzuten didala, nik are handiagoa (ahal bada), isilik behintzat ez naiz geratuko, ez horixe!! Kilimak egiten badizkidate aldiz, ai ai ai!!! Ezin ditut jasan. Hankazpian badira, nahi ez badut ere ostikoka hasten naiz. Inoiz inori eman izan diot kokotzekoren bat ere, gogoan izango du oraindik. Ez zen nahita izan, noski, ezin bainuen ekidin...


Gure anaya ta eskoba

aiene 1456130527263 Ai ene!! | 2008-01-08 15:05

Errege bezperan, hegohaizearen eraginez edo batek daki zer dela eta, gure anaia hor aritu zen bere gela txukun txukun garbitzen. Esan beharra dago, hau nobedade handia izan zela gure etxean, inork ez baikenuen gogoan anaiak eskoba eskuetan hartu zuen azken eguna. Nobedade hau zela medio, bi bertso jarri nizkion anaiari, hona hemen: Gure anayak behinguagatik eskoba eskutan hartu, eta kantuan aritzen zala zoko guziyak garbitu. Amak ikusitze duanian Jarriko zaio kontentu, Aurtenguan´re hiru _erregiak Onak edukiko ditu.   Mutila oso bizkorra danik inork ez beza ukatu, honek badaki zein egu...


Azken iruzkinak