Gure anaya ta eskoba

aiene 1456130527263 Ai ene!! | 2008-01-08 15:05

Errege bezperan, hegohaizearen eraginez edo batek daki zer dela eta, gure anaia hor aritu zen bere gela txukun txukun garbitzen. Esan beharra dago, hau nobedade handia izan zela gure etxean, inork ez baikenuen gogoan anaiak eskoba eskuetan hartu zuen azken eguna. Nobedade hau zela medio, bi bertso jarri nizkion anaiari, hona hemen:

Gure anayak behinguagatik

eskoba eskutan hartu,

eta kantuan aritzen zala

zoko guziyak garbitu.

Amak ikusitze duanian

Jarriko zaio kontentu,

Aurtenguan´re hiru _erregiak

Onak edukiko ditu.

 

Mutila oso bizkorra danik

inork ez beza ukatu,

honek badaki zein egunetan

behar dun eskoba hartu,

urte guztiyan egin eztuna

Errege bezperan in du:

gela guztiya txukundu eta

zapata denak garbitu.

 

 


Utzi iruzkina: