Ai ene!!

Atzoko bihar gaur delako...

Oianone

aiene 1456130527263 Ai ene!! | 2008-04-17 14:21

Gelan sarthu ginenean Gauerditan ilhunean, Mundua egin zan mutu Zuten izarrek kantatu Biok etzan ginenean.   Oianone! Oianone! Gau hunetan zaitut ene; Larru legun eta zuri, Bulhar samur, sabel guri, Nire neska Oianone.    Zure baratzeko borthan Arrotz batek jo du. Bertan Sarbidea emaiozu Zamar baithakar pisu, Ez dezagula utz borthan!      Egin du irri Ilhargiak; Hesten zaizkiola begiak Neskatilak erraiten dau Esker onetan othoitz haur, Dantzularik Ilhargiak:   «Gora izan hadi, Suge, Hi haizenik ene Rege, Hi haizenik ene Jainko Gau huntan eta bethiko, ...


Egia bat esateagatik

aiene 1456130527263 Ai ene!! | 2008-04-15 12:40

Egia bat esateagatik, alabak hil behar bazaizkit, andrea bortxatu behar badidate, etxea lurrarekin berdindu behar bazait; Egia bat esateagatik, ebaki behar badidate nik eskribitzen dudan eskua, nik kantatzen dudan mihina; Egia bat esateagatik, nire izena kenduko badute euskal literaturaren urrezko orrietatik, inoiz, inola, inun ez naiz isilduko.         Gabriel Aresti, 1963


Maitasun poesia

aiene 1456130527263 Ai ene!! | 2008-04-14 11:19

                Catigatu ninduçun librea ninçana                 niças eras daiçu gura doçuna,                   Çurea içanagas nago contentu                 alan gura dot viçi çuc gura badoçu                 baquit orain ondo il vear dodana                 niças (eras daiçu gura doçuna).        ...


Oroitzapen onak ekartzen dizkit gogora abesti honek. Aspaldi nire ondoan ez dagoen pertsona batetaz gogoratzeko ere balio dit. Horregatik gustatzen zait hainbeste abesti hau. Ia zuei ere gustatzen zaizuen! Maitearen galdez   Urretan piztu ohi da mendian goizalba Txingarretan berotuz zure kale-salda Bizkarrera ezarri zaldiari txalma Eta lauoinka zoaz ibar eta malda.   Asko mintzatu dira zure mendebaldez, Pistolero gaizto ta bide-lapur taldez. Bakarti zara baina, moldez edo aldez, Beti ere bidean maitearen galdez.   Zuria sonbreroa, Katea gorria, Zu zaitut larrosaren Atzeneko o...


RAN ROBER RAN

1
aiene 1456130527263 Ai ene!! | 2008-04-03 15:31

Txikitako kanta batekin oroitu naiz gaur. Oroitzapen onak ekartzen dizkit gogora. Haiek garaiak haiek!! Egun osoa jolas eta kanta!! Kezkarik gabe, arazorik gabe, larritasunik gabe, eginbeharrik gabe...Hori guztia utopia dela iruditzen zait orain...Ai ene!! Joan ziren garai haiek ere! Etorriko dira berriak hala ere! Zimurrik ez daukagu oraindik behintzat eta, kontentu!!   Uztaiak gora gora lurretik zerura jira alde batera eta gero bestera ta behera behera behera ta behera behera bai uztai barruan preso gelditu naiz orain.   Ran rober ran po, po, po, po, po, po, po po Ran rober ran,...


Nire mundua

aiene 1456130527263 Ai ene!! | 2008-03-25 20:29

Begiak itxi ditiat. Beltz zagok pantaila. Ezin diat ezer ikusi. Apurka-apurka  hasi duk argia iluntasunetik irteten, hasi duk nire desioen mundua pizten…   Sobera diat dena, nire mundua perfektua izan dadin hi soilik behar haut, hire besoen goxoa behar diat, hire gorputzaren beroa negu hotzean, hire muxuen eztia.   Hire alboan egonik ez diat ezeren beldurrik, ez diat esnatu eta mundu errealera itzultzeko izurik, beldur nauk ordea goizean esnatzeko bakarrik. Ez diat sentitu nahi hire beharrik, eta hau hire esku zagok soilik nire alboan egonik ez baitiat egingo gehiago negarri...


Ez nazala inork salba

1
aiene 1456130527263 Ai ene!! | 2008-03-10 10:22

Don´t save me


Nazkatuta nago!

2
aiene 1456130527263 Ai ene!! | 2008-03-05 16:08

Beti gauza bera entzuteaz, promesa berdinak entzuteaz, betiko albisteak, betiko gezurrak.   Nazkatuta nago telebistan txotxolo berdinak ikusteaz, umeen gisan eztabaidatzen; hitza ukatu zaien haiek beren ahotsa gizartera helarazi nahian ikusteaz, nolabait baztertuak daudenak altxa ezinik ikusteaz, ideiak preso ikusteaz.   Nazkatuta nago egun batean terrorista dena atxilo hartu dutela ikustea hurrengo egunean aske uzteko, inoiz ez delako egon atxilo hartzeko arrazoirik ez delako sekula terrorista izan.   Nazkatuta nago batzuen hitzak gehiago balio izateaz. Noizbait, norbaitek m...


Televisión Españolak Espainiako hauteskundeen inguruko atala zabaldu du Youtuben. Bertan jendeak galderak egin ditzake; galdera bozkatuenak hautagaiei helaraziko zaizkielarik.   Josu Mendikute eibartarrak Egunkaria auziaz bi galdera jarri ditu Youtubeko atal horretan, bat euskaraz eta bestea gazteleraz. Berrian hauek bozkatzeko jarraitu beharreko pausuak azaltzen dituzte.   Eraman dezagun Egunkaria auzia telebista espainolera! Anima zaitez eta bozkatu!


Zaku berean

aiene 1456130527263 Ai ene!! | 2008-02-22 10:55

Orain bost urte iritsiziren etxeko atera, txamarra zaku, gizon batPatroleraino atera.Argazkitan azaldu zentxamarra burutik behera, begiratua oinetan, bideko har-legarrera.Zer ote zeukan aurrean?Zer uzten zuen atzera?Nork egin zuen oihua:"EGUNKARIA aurrera!"?Zihoana zihoalaez zihoan soilik beramordoxka bat gindoazenzakupe hartan batera.Ziega batean sarturikzeinek babestu behar nau?Berriro krisketa-hotsabizia, mingarria, rau!"Todos son del mismo saco"gizalege-eza arau..."Ez al duzu erantzun nahi?zutitu, biluzte, barau!"Zaku bat burutik beherazaku zaku zakua hau!Dena zulo beltz bihurtuzden-den...