Zu zaitut larrosaren atzeneko orria

aiene 1456130527263 Ai ene!! | 2008-04-10 10:35

Oroitzapen onak ekartzen dizkit gogora abesti honek. Aspaldi nire ondoan ez dagoen pertsona batetaz gogoratzeko ere balio dit. Horregatik gustatzen zait hainbeste abesti hau. Ia zuei ere gustatzen zaizuen!

Maitearen galdez

 

Urretan piztu ohi da mendian goizalba

Txingarretan berotuz zure kale-salda

Bizkarrera ezarri zaldiari txalma

Eta lauoinka zoaz ibar eta malda.

 

Asko mintzatu dira zure mendebaldez,

Pistolero gaizto ta bide-lapur taldez.

Bakarti zara baina, moldez edo aldez,

Beti ere bidean maitearen galdez.

 

Zuria sonbreroa,

Katea gorria,

Zu zaitut larrosaren

Atzeneko orria.

 

Soinean hautsa eta kopeta izerdi,

Saloiaren sarreran bi ate alderdi,

Ke arteko jokoan dozena bat ordi,

Pianoan dama bat, zuretzat gaitzerdi!

 

Mutil galanta zara kapelu ta guzti;

Lehendabizi zintzurra wiskiz ondo busti,

Damari gustoz entzun zazpi bat abesti

Eta kapelu gabe joan zara ezti:

 

Sonbrero azpikoa jratu denean

Mundua isildu da zure aldamenean;

Berriz  ekin diozu modu zuzenean

Barrenak emandako hitzik onenena

 

Zuria sonbreroa,

Katea gorria,

Zu zaitut larrosaren

Atzeneko orria.

 

Mikel Garikoitz eta Denali


Utzi iruzkina: