Nazkatuta nago!
Beti gauza bera entzuteaz,
promesa berdinak entzuteaz,
betiko albisteak,
betiko gezurrak.
Nazkatuta nago
telebistan txotxolo berdinak ikusteaz,
umeen gisan eztabaidatzen;
hitza ukatu zaien haiek
beren ahotsa gizartera helarazi nahian ikusteaz,
nolabait baztertuak daudenak altxa ezinik ikusteaz,
ideiak preso ikusteaz.
Nazkatuta nago egun batean terrorista dena
atxilo hartu dutela ikustea
hurrengo egunean aske uzteko,
inoiz ez delako egon atxilo hartzeko arrazoirik
ez delako sekula terrorista izan.
Nazkatuta nago batzuen hitzak gehiago balio izateaz.
Noizbait, norbaitek min lazgarria eragin dielako
handik aurrera gizartean beren hitzak oihartzun handiagoa izateaz,
zureak eta nireak baino gehiago balio izateaz.
Eta nazkatuta nagoelako gaur telebista itzaliko dut,
Ez dut irratia entzungo, ez dut egunkaririk erosiko.
Mundua itzaliko dut une batez, begiak itxiko ditut
eta ametsetan murgilduko naiz,
nire ametsetan, nire mundu perfektuan,
inork ezer inposatzen ez didan mundu horretan.
Bihar, agian, itzuliko naiz.
Iruzkinak
27zapata 2008-03-05 21:52 #1
Itzul zaitez arren zure mundu perfektu hori zerez egina dagoen guztioi erakustera. Ez ezazu zuretzat bakarrik gorde!<br>
herri utopikoa egin zazuuu!!! 2008-12-12 22:24 #2
dena inposatzen digutee.. aurrera bolieee!!!
Utzi iruzkina: