Gure unibertsoan zehar errotazio denborak
Badakizkigu gure planetak eguzkiaren inguruan emandako bira bakoitzaren denbora, baita, lurrak bere baitan emateko behar duena ere. Aspaldidanik eta intuizioz bazen ere jakinak zirenak. Baina gaur sarean, atentzio handia eman didan txio bat irakurri dut. Ba al dakigu gure planetak galaxiari bira oso bat ematen zenbat denbora behar duen?
SciencePorn twitter kontuaren arabera, gure eguzki sistemak (hots, gure planeta barne) Esne bidea galaxiari bira bat emateko 225 milioi urte behar ditu. Hau da, irudian ingelesez adierazten den bezala, azken aldiz Lur planeta gaur egun dagoen posizioan zegoenean dinosaurioak sortu zireneko garaia zen.
Niri ez zaizkit denbora unitate hauek buruan sartzen... Gehiegi dira baina pentsa, hemendik 225 milioi urtera, lurra berriz ere momentu honetan dagoen posizioan dagoenean, zer ez ote da egongo hemen?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: