Kategoria: espazioa
Morning star, evening star, étoile du jour, étoile du soir, lucero del alba, lucero de la tarde... Artizarra, Venus planeta, da "ortzantzean lehena argitzen". Bitxia da, euskaldunontzat goizeko izarra da, ez iluntzeko edo arrastikoa. Baina Marten bagina, berriki jakin dugu, Lurra litzateke evening star -arrastiko izar- hori, Curiosity robotak erakutsi digu beste planeta baten azaletik inoiz atera diguten lehen argazkian. Irakurri berriro: beste planeta baten azaletik inoiz atera diguten lehen arg...
Voyager 2 espazio zundak Neptuno utzi eta Eguzki sistemaren muga zeharkatzekotan zegoela biratu egin zen Lurrari azken argazkia ateratzeko. 4.500 milioi kilometrotik honako argazkia atera zuen Voyager 2ak, puntu urdin argi bat: Carl Saganek honela deskribatzen du argazkia: "Arrakasta izan genuen argazki hau atera genuenean. Eta ikusten duzunean puntu bat ikusten duzu. Hori “hemen” da. Hori “etxea” da. Hori “gu” da. Eta hor dira maite dituzun guztiak, ezagutzen dituzun guztiak, inoiz ikusi dituzun guztiak, izan den gizaki oro, bizi izan den oro. Gure poz eta nekeen batura, mila...