Pale blue dot
Voyager 2 espazio zundak Neptuno utzi eta Eguzki sistemaren muga zeharkatzekotan zegoela biratu egin zen Lurrari azken argazkia ateratzeko. 4.500 milioi kilometrotik honako argazkia atera zuen Voyager 2ak, puntu urdin argi bat:
Carl Saganek honela deskribatzen du argazkia:
"Arrakasta izan genuen argazki hau atera genuenean. Eta ikusten duzunean puntu bat ikusten duzu. Hori “hemen” da. Hori “etxea” da. Hori “gu” da. Eta hor dira maite dituzun guztiak, ezagutzen dituzun guztiak, inoiz ikusi dituzun guztiak, izan den gizaki oro, bizi izan den oro. Gure poz eta nekeen batura, milaka erlijio sinisberena, ideologia eta doktrina ekonomikoena, ehiztari-biltzaile bakoitza, heroi bakoitza, koldar bakoitza, zibilizazioaren sortzaile eta suntsitzaile bakoitza, errege bakoitza eta nekazari bakoitza, bikote maitemindu bakoitza, aita eta ama bakoitza, haur itxaropentsu bakoitza, asmatzaile eta esploradorea, moral irakasle bakoitza, politikari ustel bakoitza, “superstar” bakoitza, “gidari izpiritual” bakoitza, santu bakoitza eta pekatari bakoitza. Gure espezieko bakoitza hortxe bizi izan da, eguzki errainu baten gainean pausatutako hauts ale horretan."
Honezkero Voyager 2 untzia urrun dago, oso urrun: 12.566.221.138 kilometrora eta oraindik ere bialtzen dizkigu bisitatzen dituen espazio izoztuko lekuetako datuak. 2030 urtera arte transmititzen jarraituko omen du.
Amaitzeko, Carl Saganen beste esaldi bat:
"Zenbaitetan sinistuta nago badela bizirik beste planeta batzuetan; beste zenbaitetan sinistuta nago ezetz. Edozein kasutan ondorioa harrigarria da."
Iruzkinak
khan 2008-03-26 16:42 #1
<P>la vie et'plus belle atan avie meux alore an france ou en maroc</P>
<P> </P>
Utzi iruzkina: