Unibertsoa laua dela?

urtzai 1459946863214 Zientzia ala fikzioa | 2016-03-04 16:00
2 1

urtzai 1457026168047

Bai, guztiz laua, planoa. Horixe irakurri berri dut sarean... edo hori ulertu dut bederen... eta zer nahi duzue esatea, Erdi aroko kontuak etorri zaizkit burura. Hau da, lur planeta erabat laua zela pentsatzen zeneko garaia.

Baina badirudi, zientzialari gehienak ados daudela unibertsoaren itxura geometrikoa plano batena dela esatean. Kontzeptu asko oso arrotzak zaizkit, astro fisikan ideiarik ere ez baitut, baina ulertu dudanaren tamainan azaltzen saiatuko naiz.

Oinarri oinarrian, triangeluaren erpinen angeluak kalkulatzearen metodoa erabiltzen dute. Hau da, kalkulatu nahi den azaleran triangelu bat marrazten badugu eta bere angeluen batura 180ºkoa baino handiagoa bada, itxura "itxia" duela esaten da, esferikoa.

Triangelu horren angeluen batura 180º baino txikiagoa bada berriz, itxura hiperbolikoa izango luke (zaldian ibiltzeko gaineko ahulki edo monturaren itxurakoa). Aldiz batura horrek, 180º baditu, plano baten itxura dauka.

Unibertsoan argi urte distatzia berdinera dauden bi mikrouhin erradiazio puntu neurtu dituzte, eta horien arteko angelua kalkulatu. Emaitza dagoeneko dakizuen 180º exaktuko batura bat izan da.

Nik baino askoz ere hobeto azalduko dizue ondorengo bideoan azaltzen den honek:

Neil deGrasse Tyson bezalako astrofisikari ezagunek ere halaxe diote, azalpen pixka bat konplexuagoarekin:

Hona hemen gai honi buruzko informazio iturri gehiago:

Auskalo, agian hemendik hamarkada gutxira beste teoria apurtzaileren bat agertu eta uste ez dugun beste figura geometriko batekin etorriko zaizkigu... Bitartean bederen, zaila egiten da plano baten barruan bizi garela sinistea ezta? Nik beti pentsatu izan dut unibertsoa esferikoa zela... ez dakit logikoena hori da, ezta?

anonimoa

anonimoa 2016-03-22 11:47 #1

Interesgarria! Baina ikusi beharko da teoria hauen garapena zertan geratzen den... Behin norbaitek esan zuen bezala: "Soilik dakit, ezer ez dakidala"


Utzi iruzkina: