Erlojuko azken tik-tak

kupera 1456150622554 kupera | 2015-08-23 13:23

Dendara noala pertsonak

odolkiko hestebeteak

iruditzen dute.

Beti presaka eta korrika.

 

Lasterketa bat?

JA! ez dut uste

Emakume beltzaranaren

barazkiak poltsatik at

 

Egoera nahasia da

umetxo baten garraxia

izua zabaldu,

pistola astindu

 

PUM!

 

Erlojuko azken tik-tak

nabaritu zuen alabak

hor zihoan,

nire azkenengo odol tanta.

 

I.A


Utzi iruzkina: