Jainkoa etxe ondoan
Gutxitan etortzen da Jainkoa norbere etxera; bueno, etxetik metro batzuetara, ez dezagun esajeratu. Ostegun honetan agertuko zaigu alkandora beltzez, edo agian gorriz. Badakizkigun kontuak ekarriko dizkigu, ehunka aldiz entzun baititugu; ezagunak izanagatik ere, isil-isilik edo ahapeka errezitatuz, gustura entzungo ditugu berriro han izanik hemen ere baden poeta handiaren istorioak: Aral itsasoaren ertzean bizi den neskak entzungo ez duen kantua, euren arteko ahulena jateko prest dauden lera-txakur begiurdinen balada edo Albert Einsteinek zergatik erakusten digun mihia, mihi hori...
Baina uste dut “Bernardo Atxagaren kantu luze bezain profetikoa” beste baterako utziko duela, agian Tenpluan hurrengoan...
Iruzkinak
Martin Larralde 2007-11-22 11:40 #1

Suerte
zurea “Jainko” bat duzulako. Gatxago da bizitzan ez jainko, ez errege, ez
aberri ezta jaberik ez dugunontzat. Dirua da gure morrontza bakarra.

Gure
baduzu, hemen dago (30 minutukoa) atzo egin zioten elkarrizketa Euskadi Irratiko
FAKTORIA saioan Ruperi:

http://www.eitb.com/archivos/mp3/ruper_071121.mp3

Jozulin 2007-11-23 17:16 #2

Itzuli zara Martin Larralde; hortaz, arantzak
barrurantz itzuliak izango dituzu, sagarroia lez. Eskerrik asko
elkarrizketarako loturagatik. Zeuretzat, ordainetan, opari hau, bero-beroa,
egin berria.

Utzi iruzkina: