Merkea da zoriontsu izatia: 8 euro Zenbat Gara elkarteko kidea izanez gero
Larre berdeak, etxe zuri teila gorriak,
jendarme auto bat
bidean bildots artean pasatzen.
Etxe elizetan otoitzak,
betiko otoitzak neguko keearen antzera
lehun igotzen.
Martin Larralde ez da sekula itzuli,
baina itzuli balitz
(arantzak barrurantza itzuliak lituzkeen sagarroia bezala)...
Itzuli izan balitz, zer? Gaur igandea da,
larre berdeak,
etxe zuri teila gorriak, jendarme autoa bidan
Bayonne 17 panopetik.
Jendea familia erretratuetan bezala
larritasuneraino
perfumaturiko arima erakutsiz doa mezara.
Inork ere ez du
(dena ohitura, dena errua, dena barkamena)
oroimenaren
korapiloa deslotzen. Inork ere ez du
koblakaririk behar...
Martin Larralde honelako egun batez hil zen
galeretan,
begiak zabalik etzanda, agian, zerua,
itsaso ziki bat dela esanez.
Ruper eskenatokian, eta Kafe antzokia komunikazio toki bihurtzen da. Musika, arnasketa organiko bihurtzen da. Jendearen arteko gertutasun berezi bat posible dela sentitzen dut. Enpatia, ulermena, elkarlana... datozkit burura. Sinesmena, esperantza berpizten zait. Ongizatea, onginahia. Labexomorroaren ibili nahia, geldoa baina ederra.
Nekatuta nago, intentsitateak nekatu egiten du. Eta errekuperazioa ez da berehalakoa izan...Eskerrik asko han egoteagaitik. Hori gozamena horrela konpartitu ahal izatea. Neri on egiten dit.
Zirrara hoien batzuen izenak:
Gizona endreturik,Zaindu maite duzun hori, Etzanda, Hemen nago,Herdoilarena,Lagun erratuena (eta Daviden ardixak bukaeran),Martin Larralde (slidea),Lerro zuzena non, Crack,Egin kontu,Ene begiek, Aspaldian (Arkaitzekin bakarrik, solo bikaina!),Done ezer ez da ezinezko,Fas fatum, Berandu dabiltza, ...eta labexomorro. Danok dantzan, prakak galduta.
Atzo revivala txabolan anaixekin.
Iruzkinak
etiam 2006-11-02 19:12 #1
Merkea eta laburra. Laburra da zoriona batzutan. Momentua iristeko hainbeste dendora zain eta gero berehala pasatzen da. Motz egin zitzaidan kontzertu eta motz gaua.

Eta oraingoan ere Ruperrek enindun defraudatu. Normala al da Ruperrek eragiten diguna?. E, mounstruo!

Arkaitz Minerrek uliak tentetu zizkidan birritan gutxienez eta David, gitarrista katalanak, sartzen zituen efektuetara ohitu orduko amaitu egin zan kontzertua. Diferente bihurtzen zituen abestiak, baina suposatzen dot zuzenean zerbait desberdina eskaini beharra dagoela. Diskoa entzuteko desiatzen nao.

Eta orain beste urtebete itxaron behar. Ze Ruper izugarri gustatzen jata, eta hara ta hona juten naiz bera ikustera baina Bilboko Kafe Antzokian ikusten dudanian bezala ez dot disfrutatzen inunbez.

matx 2006-11-03 10:25 #2
Eskerrik asko aireportuan nere zai ordubete egoteagaitik eta bokaldilo ederragaitxik: baina nerbixuekin ezin jan!!
Aupa andamios!
nannnnnnnnnndodelacasa, bitoixatik

Utzi iruzkina: