Kafea, beroa ala hotza?

2
neskafe 1456151787138 Neskafe | 2016-06-16 14:53


Azatzetan orain arte gutxi hitz egin dut azpiegituren gainean, nahiago izan dut orain arte kultur ekimenen gainean jardun. Baina orain honetan salbuespena egingo dut, merezi duen salbuespena egin ere.Kafe Antzokia Bilbon sortu zen, 1995ean. Azpiegitura honen arrakastari esker, kafe antzokien saretxoa hedatu da Euskal Herrian: Elgeta, Durango, Ondarroa, Donostia, Azpeitia, Bermeo, …Baina zer da antzokia? Zertarako sortu zen? Euskara-irakasle batzuen ekimena izan zen, Bilbon euskaldunak sakabanatuta bizi zirelako. Asmoa zen Bilbo eta inguruko euskaldunei hizkuntza natural erabiltzeko to...


Ni ere joango naiz...


Larre berdeak, etxe zuri teila gorriak, jendarme auto bat bidean bildots artean pasatzen. Etxe elizetan otoitzak, betiko otoitzak neguko keearen antzera lehun igotzen. Martin Larralde ez da sekula itzuli, baina itzuli balitz (arantzak barrurantza itzuliak lituzkeen sagarroia bezala)... Itzuli izan balitz, zer? Gaur igandea da, larre berdeak, etxe zuri teila gorriak, jendarme autoa bidan Bayonne 17 panopetik. Jendea familia erretratuetan bezala larritasuneraino perfumaturiko arima erakutsiz doa mezara. Inork ere ez du (dena ohitura, dena errua, dena barkamena) oroimenaren korapiloa deslotze...


Bartzelonatik hegazkinez Loiura, aukerak merezi dau eta. Ruper Ordorikak kontzertua ematen du barixakuan, baitxa eguenian bebai. Maitekin oiñ dala hilabete eiñ naban plana, bera dator aireportura nere bila: gero, aurrekuan bezela, Bokata+whisky+pasillo+lehenengo filara!!! Aupa andamios!! Ruperzale batzuen artean, emailak dabiz, gora eta behera, motorrak berotzen... ai ama... Banauan jada urduri eta zuekin ezin da!!! Nik uste dot kantu "zaharrak" izango diala gehixenak, ze disko berrixa grabau badau abesti berrixekin, ez daka zentzurik berriz jotzia grabatzeko, inok ez ditxunian ezautzen, e...