Aldaketa klimatikoak kafea landatu daitekeen lurren bi heren inguru aldatuko ditu 2100 urterako. Laurogei zientzialariek landutako "State of the World's Plants" txostenaren arabera (ikus hemen .pdf osoa), gaur egungo plantazioen bi heren galduko dira eta ez dira emankorrak izango, beraz plantazio berriak sortu ezean eragin handia izango du aldaketa klimatikoak Etiopia, Brasil eta beste herrialde batzuetako ekonomian, biztanlegoan eta lurraldean . Horretaz gain, eta munduko merkatuei arreta jartzen badiogu, kontutan hartu behar dugu behar bada Kafea dela, petroleoaren a...
Goizetan kafea hartu arte pertsona ez diren guzientzat, bereziki aproposa dirudi The Barisieur, kafea egiten duen iratzargailua. Iratzargailuaren alarma edo txirrina jo baino minutu batzuk lehenago hasten du kafea prestatzen The Barisieurrek, eta tatxaaaaan! esnatu orduko kafea prest izango duzu. Hau bai inbentoa kafezaleentzat Ikus hemen bideotxo bat:
Telegraph egunkariak dionez japoniar zientzialarien iritziz egunean kafe kikara bat hartzeak onurak ditu minbiziaren aurka . Japoniarren ikerketaren emaitzak American Journal of Epidemiology aldizkarian argitaratu dituzte. Ez dakit nik bada ...
oso itxura ona dauka zure blogak, baina nik tea nahiago dut.