Kafea, minaren aurkako erremedio ttipia
Bizkarreko, eskuetako, belauneko, orkatileko edo, esate baterako, atzamarretako min txikiekin zabiltzala lanean? Ez da hain arraroa, milaka pertsonei gertatzen zaie berdina edo antzerakoa.
Horrela bazabiltza, pertsona askok kafe bat edateko atseden tarte bat hartu ondoren zein animatuak eta eraberrituak sentitzen diren harrigarria dela jakin beharko zenuen.
Norvegiar ikertzaileek konputagailu edo ordenagailuen aurrean lan egiten duten pertsonen kafe kontsumoa eta minaren garapena erlazionatu eta aztertzen duen "Coffee intake and development of pain during computer work" artikuluan (Strøm et al.: Coffee intake and development of pain during computer work. BMC Research Notes 2012 5:480.) lortutako emaitzen arabera, kafea hartzen duten pertsonetan minaren intentsitatea (41 puntu minaren eskalan) askoz txikiagoa kafea hartzen ez dutenen artean baino (55 puntu minaren eskalan).
Ikus grafika:
Baliteke beraz, bulegoetan izaten den kafea hartzeko atsedenen preminaren atzean, kafetxoa hartuz min txiki hauek kentzen direla egotea (ere bai).
Grafika eta datauk: "Coffee intake and development of pain during computer work" artikulutik. Strøm et al.: Coffee intake and development of pain during computer work. BMC Research Notes 2012 5:480.
Irudia Wikimedia Commons: https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Coffee_break_(3457656569).jpg
Iruzkinak
Utzi iruzkina: