Aldaketa klimatikoak gogor eragingo dio kafeari
Aldaketa klimatikoak kafea landatu daitekeen lurren bi heren inguru aldatuko ditu 2100 urterako.
Laurogei zientzialariek landutako "State of the World's Plants" txostenaren arabera (ikus hemen .pdf osoa), gaur egungo plantazioen bi heren galduko dira eta ez dira emankorrak izango, beraz plantazio berriak sortu ezean eragin handia izango du aldaketa klimatikoak Etiopia, Brasil eta beste herrialde batzuetako ekonomian, biztanlegoan eta lurraldean .
Horretaz gain, eta munduko merkatuei arreta jartzen badiogu, kontutan hartu behar dugu behar bada Kafea dela, petroleoaren atzean, produktu garrantzitsuenetakoa. Adi bada!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: