Café de las Ciudades Argentinan sortutako aldizkari elektronikoa da. Interesgarria. Hiriaren inguruko Topagunea sarean. Hiriari buruzko ezaguerak, hausnarketak eta begirakadak Hiriarekiko maitasuna. Punto.
Zenbait herrialdeetan bataz beste urtero 2 eta 10 kafe kilo tartean hartzen du hiritar bakoitzak. Kikaretan bero-bero aterata, hutsik edo esneaz, gutxienez dolar edo euro bana kikara, amama, negozio bikaina.Horregatik hasi dira borrokan Macdonals-en McCafé eta Starbucks famatua edo, esate baterako, Donuts.en filiala den Dunkin Coffee Madrilen. Borroka latza, bai horixe.
Adimen artifizialari buruz galdetu diotenean Steve Wozniak (Stephan Gary "Woz" Wozniak ) famatuak, urruti ikusi du. Zer da adimena artifiziala? : Kafe kikara bat prestatuko dizun robota: "A robot that could get him a cup of coffee" esan du Wozniak-ek elkarrizteka batean. "Nere etxera etor zaitezke eta kafe kikara bat prestatu, joan naiteke zure etxera eta kafe kikara bat prestatu han, baina pentsa ezazu zenbat denbora behar duen robot batek horretarako: etxea identifikatu, kafe-maikina ezagutu, nola funtzionatzen duen ikasi, ..." bide luzea, oso luzea, da. Eta robo...
Kafe baten aurrean - zenbat gauza gertatzen diren testuinguru horretan -, bururatu zitzaien Sareinak blogekoei Literatura eta feminismoa hizpide izango zituen aldizkari bat, edo hobe blog bat, egitea.Horrela diote behintzat eta horrela jakin dut nik gaur, kafe baten aurrean. Eta gogoratu dut ahastuta neukan txoko hau. Eskerrak Sareinak, diozuen moduan Ongi etorri sare artera!
Gauza bitxia gertatu zait Kafeak garajeen ordez izenburuarekin idatzi nuen mezuarekin. Jackson West-ek blog famatu batean, Business 2.0 aldizkarian idazten duen Om Malik famatuaren blogean, idatzitakoaren erreferentzia eman nuen eta haiek, blog honen hizkuntzarekin harrituta, hurrengo mezuan ea inork zekien zein hizkuntzatan idatzita zegoen nere mezua galdetu zuen. Eta arraio, berehala antzeman zuten euskara zela!!Beno, gaia interesgarria da: gaur egun wifi sarea duten kafeek berrikuntza, ideia eta enpresa berrien sorleku aproposak direla, alegia. Horregatik, Tagzania webean hor...
Iker Txarterina algortarrak kafe egileen Maestro del Espresso Junior 2006 lehiaketan parte hartuko du Bizkaia ordezkatzen. Bere errezeta: kafe egin berria, kikara beroan, txigortu berria eta 7 gramo baino ez kikara bakoitzeko. Iazko lehiaketan Sevillako Marta Molina ikasleak irabazi zuen. Zorte on Iker!
Mario Negri (Istituto di Ricerche Farmacologiche) ikerketa zentru italiarrak esan duenez, kafeak alkohol larregi erateak eragiten duen zirrosis eta minbiziaren aurrean babesten du gibela. Egunean kikara bat baino ez, baina hala ere, lasaiago. El Living de Sebas blogetik
You can be rich With no money to spend, You can do everything When you understand... You can be mother When you are a man, Open up... You know that you can.... Open your eyes Open your mind Open your thoughts Don't stay behind Open up, open up.... Open up, open up Nescafe.... Oh: Iragaki zahar baten abestiaren letra
Demagogikoki, Goñi Tabernako nagusi Rikardok bake eta normalizazio prozesua izendatzeko "Goñi prozesua" izena proposatu eta aukeratu izan ez balu, kafezaleen ustez "Kafe prozesua" izen oso egokia da. Dudarik gabe, Baque prozesua edo Goñi prozesua baino egokiagoa.
Jackson West idazlearen The New Office Space artikuluaren arabera, Kafeak dira gaur egungo garaje berriak San Francisco eta Silicon Valley inguruan. Hau da berrikuntza, enpresa berriak, proiektu berriak, ... sortzeko leku aproposenak. Eta hainbat kafe famatu aipatzen ditu: Ritual Coffee Roasters www.ritualroasters.com Caffe Trieste www.caffetrieste.com Reverie Coffee Cafe Coffee to the People www.coffeetothepeople.com bere Peace, Love, and Coffee blogarekin. Interesgarria kafezale eta berrizaleentzat. Quetzal Internet Cafe http://coffeeandcocoa.com/ Thinkers Cafe Zig Z...
oso itxura ona dauka zure blogak, baina nik tea nahiago dut.