Pozik Tagzaniatarrak . Coffee expresskoek Tanzaniako Peaberry kafe mota otsaileko kafea dela diote. Peaberry motakoa AEBetan gehien saltzen den Tanzaniako kafea da. Peaberry , caracoli, caracolillo, karakoliloa edo pearlcaffe, motako kafeak ale bereziak ditu, erditik zatitu gabekoak. Eguzki eta euri asko hartzen dituzten aleak dira, baina sapa gutxi heltzen zaie. Heldua eta fruta-usaineko kafea da, oso preziatua zenbait tokietan. Aguatxirri egiteko aproposa...
Munduko lehen balore merkatuaren inguruan, Amsterdamekoa, Lienzo tratulari judu portugaltarraren gorabeherak kontatzen duen eleberria da The Coffee Trader (El mercader de café edo Le marchand de café) Balore Burtsak ulertu eta nola funtzionatzen duten jakiteko balio omen du David Liss, eleberri historikoetan espezializatu den idazlearen liburuak. Asko esatea dela iruditzen zait. Entretenigarria, bai.
Irabazi egin dugu, bai. Kafea termoan hartu dugu. Bigarren mailako bi talde ikusi ditugu. 35000 ikusle, eta irabazi egin dugu, bat eta bapez. Termoko kafea garraztasun gabekoa da. Eta kuadrilan termoa Sanmamesera eramaten duenak azukrea botatzen dio. Akabo, okerrago. Kolonbiako Caldaseko kafe garratza eta zaporetsuak dena galtzen du azukrea botatakoan. Batez ere bi ordutan termoan eduki eta txepel samarra edanez gero. Lehen mailako Athletic - Getafe bat bezala. Kafearen ordez, Caldaseko ron beltza edan dugu osta-osta irabazitako partida ospatzeko. Hurrengo egunean, patxadaz kafea ar...
Egunen batean kaferik onena txigortzeko sekretuak kontatuko ditut, gaur ez. Tradizio aberatsa da kafea txigortzearena, esperientzia zoragarria, belaunaldiz belaunaldi gordea . Gaur egun teknologiarik aurreratuenaz txigortu eta zorroratzen da kafea, baina antzinako sekretuak darraite, artea eta jakinduria, artea, zenbait zulo izkutuetan. Oroitzapenetatik eta ametsetatik dator kafearen zaporea. Argazkia Benjamin Harrison
Oraindik lotan, kafea prestatu behar esnatzeko ...eta edalontzi guztiak zikinak ikusten ditut sukaldean
Hau da testu bat eta aipatu nahi dut wp blog hura, eta lagun hurkoaren CSS ikututxoena. Bigarren edizio saioa.
oso itxura ona dauka zure blogak, baina nik tea nahiago dut.