Kafeak Kalifornian edo mundua txikia da

neskafe 1456151787138 Neskafe | 2006-03-29 00:34

Gauza bitxia gertatu zait Kafeak garajeen ordez izenburuarekin idatzi nuen mezuarekin. Jackson West-ek blog famatu batean, Business 2.0 aldizkarian idazten duen Om Malik famatuaren blogean, idatzitakoaren erreferentzia eman nuen eta haiek, blog honen hizkuntzarekin harrituta,  hurrengo mezuan  ea inork zekien zein hizkuntzatan idatzita zegoen nere mezua galdetu zuen.

Eta arraio, berehala antzeman zuten euskara zela!!

Beno, gaia interesgarria da: gaur egun wifi sarea duten kafeek berrikuntza, ideia eta enpresa berrien sorleku aproposak direla, alegia. Horregatik, Tagzania webean horrelako kafeak newofficespace etiketarekin markatu nituen, tartean Eguna Basque izen euskalduneko kafe-restaurantea.

Eguna Basque Mattin Noblia sukaldari Kanbotar gaztearen kafetegia da. Duela gutxi  Eguna Basque izeneko kafetegia ireki zuen Nobliak Iluna Basque  jatetxeko atariaren eskubitara, EuskoSaren kontatzen duten legez.

Eta gaur, Californiako Coffee berrien historia hau Tagzaniako portadan aipatu dute!! Zein txikia den mundua!

Kafe berritzaile horien mapa:


Utzi iruzkina: