Negua

2
josu 1456149891816 Josu | 2006-12-05 16:29

[Argazkia: J. Mendicute]Neguaren bakardadean eta hodeien iluntasunean landarearen berdetasunak bizirik dirau.


Gauza bitxia gertatu zait Kafeak garajeen ordez izenburuarekin idatzi nuen mezuarekin. Jackson West-ek blog famatu batean, Business 2.0 aldizkarian idazten duen Om Malik famatuaren blogean, idatzitakoaren erreferentzia eman nuen eta haiek, blog honen hizkuntzarekin harrituta,  hurrengo mezuan  ea inork zekien zein hizkuntzatan idatzita zegoen nere mezua galdetu zuen. Eta arraio, berehala antzeman zuten euskara zela!!Beno, gaia interesgarria da: gaur egun wifi sarea duten kafeek berrikuntza, ideia eta enpresa berrien sorleku aproposak direla, alegia. Horregatik, Tagzania webean hor...