Zenbait herrialdeetan bataz beste urtero 2 eta 10 kafe kilo tartean hartzen du hiritar bakoitzak. Kikaretan bero-bero aterata, hutsik edo esneaz, gutxienez dolar edo euro bana kikara, amama, negozio bikaina.Horregatik hasi dira borrokan Macdonals-en McCafĂ© eta Starbucks famatua edo, esate baterako,  Donuts.en filiala den Dunkin Coffee Madrilen. Borroka latza, bai horixe.


Gauza bitxia gertatu zait Kafeak garajeen ordez izenburuarekin idatzi nuen mezuarekin. Jackson West-ek blog famatu batean, Business 2.0 aldizkarian idazten duen Om Malik famatuaren blogean, idatzitakoaren erreferentzia eman nuen eta haiek, blog honen hizkuntzarekin harrituta,  hurrengo mezuan  ea inork zekien zein hizkuntzatan idatzita zegoen nere mezua galdetu zuen. Eta arraio, berehala antzeman zuten euskara zela!!Beno, gaia interesgarria da: gaur egun wifi sarea duten kafeek berrikuntza, ideia eta enpresa berrien sorleku aproposak direla, alegia. Horregatik, Tagzania webean hor...


Azken iruzkinak