Starbucks-en inbasioaren aurka kafeak oparitzen Dublinen
Dagoeneko 50 Starbucks omen daude Dublin hirian eta gehiago zabaltzekotan daude hurrengo hilabeteetan.
Hiriburu erdiko kafe independienteak inguratuta eta erasotuak sentitzen direla diote.
Hori dela eta, inbasio horren aurka "Free Coffee Day" izeneko ekimena ipini dute martxan eta kafeak oparituko dituzte gaur. Besteak beste, "Foam Cafe" Strand Street kalean (1-2pm), "CoCoBrew" Temple Bar-en (8-11am) eta "Gallagher & Co" D’Olier Street kalean (1-2pm eta 5-7pm).
Bestelako aitzakirik behar duzu Dublinera hurbildu eta kafe bat hartzeko?
(Argazkian Eric Levy, Foam cafe-eko barista)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: