Kafeina ona omen da Tinnitus-en aurka
Eta zer arraio da Tinnitus delako hori? galdetuko duzu.
Bada, bai, justu hori: beste inork entzuten ez dituen zarata horiek entzutea. Inondik ez datozenak, bakarrik zure buruak entzuten dituenak. Gure bulegoan gertatu izan da inoiz: norbait kexati inon sortzen ez diren zaratak entzuten dituelako. Zergaitik eta zer egin horren aurrean?
Baliteke Ménièreren sindromea bezalako gaixotasunengatik, belarrien tapoiengatik edo kolperen jaso izategatik, baina sarritan estres egoerak (lanak, etxeko arazoak, larritasun ekonomikoak, presio sozialak, zarata larregi tokietan ibiltzeak, ...) daude zarata horien atzean. Hau da, estres egoeren ondorioa da Tinnitus-a eta inork entzuten ez dituen zaratak entzutea, ia zoratzeraino eramaten gaituen belarrietako burrunba hori
Beno, bada lasaitasun ederra hartu dugu "Caffeine May Reduce Tinnitus Risk" artikulua ikusterakoan "The New York Times" egunkariaren blog batean, non The American Journal of Medicine aldizkarian argitaraturako "A Prospective Study of Caffeine Intake and Risk of Incident Tinnitus" artikulua eta datuak aipatzen dituen.
Tinnitus, zarata arraroak zure buruan entzun edo horrelako zerbait jasatzen baduzu, gehitu zure kafe dosia!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: