Robotek kafeak ateratzen

YuMi, ABB enpresaren robotak kafeak ateratzeko prestatuta dago.
Eta nonbait etorkizuna nolakoa izango den erakusteko Davos-eko Munduko Ekonomia Foroko bileretan kafeak ateratzen ipintzea okurritu zaie.
Sektore askotan lan egiteko prest, baina hara non gure kafea zerbitzatzeko ere gertu dago. Azken finean, gure laguntza apur batekin, baina hori egiten dute lantegi, eskola, kiroldegi edo bulegoetan ikus ditzakegun kafe-makinek. Dena den, ongi etorria etorkizuna!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: