Azatzak 45: Bilboko kafe antzokia
Azatzetan
orain arte gutxi hitz egin dut azpiegituren gainean, nahiago izan dut
orain arte kultur ekimenen gainean jardun. Baina orain honetan
salbuespena egingo dut, merezi duen salbuespena egin ere.
Kafe Antzokia Bilbon sortu zen, 1995ean. Azpiegitura honen arrakastari esker, kafe antzokien saretxoa hedatu da Euskal Herrian: Elgeta, Durango, Ondarroa, Donostia, Azpeitia, Bermeo, …
Baina
zer da antzokia? Zertarako sortu zen? Euskara-irakasle batzuen ekimena
izan zen, Bilbon euskaldunak sakabanatuta bizi zirelako. Asmoa zen Bilbo
eta inguruko euskaldunei hizkuntza natural erabiltzeko topagunea
eskaintzea. Izan ere, Bilboko hizkuntza komunitatea trinkotzeko bidean
erreferentzia bat eraiki nahi izan zuten. Eta lortu dute, ondo lortu
ere.
Ekimen honen abaroan ere bestelako ekimenak sortu dira: Bilbo Hiria irratia, Kurkuluxetan antzerki eskola eta taldea, Ibaizabal telebista, …
Kafe antzokiaren ekarpenari buruz gehiago jakiteko, Jacqueline Urlak artikulu bikaina egin zuen bere garaian.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: