Larre berdeak, etxe zuri teila gorriak, jendarme auto bat bidean bildots artean pasatzen. Etxe elizetan otoitzak, betiko otoitzak neguko keearen antzera lehun igotzen. Martin Larralde ez da sekula itzuli, baina itzuli balitz (arantzak barrurantza itzuliak lituzkeen sagarroia bezala)... Itzuli izan balitz, zer? Gaur igandea da, larre berdeak, etxe zuri teila gorriak, jendarme autoa bidan Bayonne 17 panopetik. Jendea familia erretratuetan bezala larritasuneraino perfumaturiko arima erakutsiz doa mezara. Inork ere ez du (dena ohitura, dena errua, dena barkamena) oroimenaren korapiloa deslotze...


Azken iruzkinak