Goikorik?

trikua 1456153143756 Trikuaren ibilaldia | 2006-09-18 20:06

Trikua esnatu zenetik, denborak egunen batzuk atzean utzi ditu eta, nahiz eta izakiren batzuekin hitz egin, Trikua bakarrik egon ohi da.

Gau batean, orokorrean horretako pentsamenduak gauetan gertatzen baitira, amak, haurra zenean, esaten ziona gogoratu zuen:

-Ttipitxo, gorde buruban ongi esango'ikeana! Lokartu baño lehen, oyan sartu aurretikan, ez ahaztu errezatzia, pakian lo itteko. Hola bakarrik Goiko Trikuba, Goiko gure Aita, kontent egongo baita!

Txikitan bai kontuan hartzen zuela, baina urteak aurrera joaten ziren neurrian pentsakera berriak bururatu zitzaizkion eta otoitz egiteari utzi zion.

Gau hartan, bada, hura gogoratu zuen. Beraz, bost minutu betetan zehar ixilik egon zen, edozein hotsi adi, baina ixiltasuna nagusitzen zen etxe-zuloan. Halako batean, baina, goruntz begiratu zen ixilik eta hotsik, zaratarik, harrabotsik ez zeudela konturatu zen. Beraz, pentsatu zuen:

-Goian ezpadia ez hotsik, ez zaratik, ez harrabotsik, nun do Goiko Trikua? Ihes iñik?


Utzi iruzkina: