Momifikazioa

No profile photo Egipto | 2008-12-12 12:30

Egipziarrak hilotzekin lan egiten ohituta zeudenez, giza-gorputza zehaztasunean ezagutu zuten eta hori dela eta oso anatomista onak izan ziren. Segituan konturatu ziren erraiak usteldu egiten zirela, eta horregatik kentzen zituzten momifikazioa egiteko momentuan, baina ez zituzten zakarrontzira errai guztiak botatzen; urdaila, hesteak, birikiak eta gibela lau ontzi kanopoetan gordetzen zituzten. Momifikazioan kentzen zituzten erraiak gorde aurretik ardo eta likoretan garbitzen zituzten eta ondoren tela artean batzen zituzten ontzi kanopoetan sartzeko.



Argi dago txiro eta aberatsak ez zituztela modu berean baltsamatzen:
1. Txiroei errefau zukua injektatu eta gorputza natroitan bustitzen zioten.
2. "Erdi mailakoei" zedro-olioa injektatzu eta gorputza natroitan bustitzen zioten.
3. Aberatsei gordetzen zioten benetako momifikazioa.

Inperio Berriaren garaian, momifikazioaren teknika guztiz menperatzea lortu zuten hildakoaren aurpegiko trazu guztiak betiko  kontserbatzeko puntura arte.

Momifikazioa kanpoan egiten zuten gehienetan; normalean Nilo ibaiaren ertzetan, batez ere, gorputza garbitzeko ur kopuru handia behar izaten zutelako.



Gorputza garbituta zegoenean hustu egin behar izaten zuten. Horretarako lehenik gorputzaren enborreko ezker aldean ebakuntza bat eginez erraiak ateratzen zizkioten eta ondoren sudurretik garunak ateratzen zizkioten.



Garunak ateratzeko prozesua zaila zen. Hasteko, burdinezko barra bat irakiten jartzen zuten, sudurra eta garunen artean zegoen hazur zatia apurtu ahal izateko.


Horren ondoren, sudurretik gaur egun oraindik ezagutzen ez dugun likido bat sartzen zioten eta likido horrek garunak guztiz deuseztatzen zituzten. Hori dela eta, likido eran atera ahal izaten zuten garunak.

Behin gorputza hutsitzen zutenean, mirra, kanela eta lurrinekin betetzen zuten eta geratzen zitzaien tarteak zerrauts, liho eta beste material batzuekin betetzen zituzten, baina bihotza beti gorputzean usten zuten bihotza jakinduria eta sentimenduen ikurra zenez hildakoak beste munduan beharrezkoa izango zuela pentsatzen baitzuten.




Horren ondoren, gorputza natroitan edukitzen zuten 70 egunez.



Natroitik ateratzen zutenean tela leunetan batzen zuten eta kutunak sartzen zizkioten tela artean.
Momia, sarkofago barruan, familiarekin pasatzen zuten azken gaua bere ohoretan egindako oturuntza kontemplatzen zuten bitartean.



Ramses II.aren momia