Kategoria: momifikazioa
Egipziarrak hilotzekin lan egiten ohituta zeudenez, giza-gorputza zehaztasunean ezagutu zuten eta hori dela eta oso anatomista onak izan ziren. Segituan konturatu ziren erraiak usteldu egiten zirela, eta horregatik kentzen zituzten momifikazioa egiteko momentuan, baina ez zituzten zakarrontzira errai guztiak botatzen; urdaila, hesteak, birikiak eta gibela lau ontzi kanopoetan gordetzen zituzten. Momifikazioan kentzen zituzten erraiak gorde aurretik ardo eta likoretan garbitzen zituzten eta ondoren tela artean batzen zituzten ontzi kanopoetan sartzeko.Argi dago txiro eta aberatsak ez zituzte...