Ehorzketa

No profile photo Egipto | 2008-12-19 12:30

Egipziarrak Nilo ibaiaren mendebaldean, desertuarekin mugan, ehorzten zituzten beren hildakoak, eta tenpluak ibaiaren ekialdean eraikitzen zituzten; ekialde eta mendebaldea eguzkiaren jaiotza eta heriotzaren ikurra baitira.

Piramideak izan ziren Inperio Zaharreko (K.a. 2800-2200) boterearen ikurra eta garai hartako faraoien hilobiak. Faraoiak faraoi izendatzen zuten egunean bertan hasten ziren hauentzako hilobiak sortzen, eta lapurrak nahasteko labirintoak, ate faltsuak... sortu behar izaten zituzten faraoiaren betiko bakea bermatzeko.



Orain dela 5.000 urte sortu zituzten Gizako Piramideak: Keops, Kefren eta Mikerinos. Oso gutxi dakigu hiru piramide horiei eta beraien faraoiei buruz, baina badakigu zerbait Herodotok, k.a. 450.urtean Egipton zehar bidaiatu zuen greziar batek, bere idatzietan bildu zuen informazioari esker.

Herodotoren arabera, 20 urte behar izaten zituzten piramide bat eraikitzeko. Piramideen eraikuntzetan 100 mila gizonek lan egiten zuten, beti ere, Nilo ibaiaren uholdeetako hiru hilabeteetan, nekazaritza guztiz gelditzen baitzen. Herodotok bildutako informazioaren arabera, 1600 talentu, gaur egungo 120 milioi pezeta gastatzen zituzten piramidea eraikitzen.



Baina piramideak ez dira antzinako faraoiak ehorzteko era bakarra. Nilo ibaiaren mendebaldean dago Erregeen Harana ere.


Zergatik hutsi zioten piramideak egiteari? Lapurrek hilobi gehienetan sartzea eta bertako altxorrak ostea lortu zuten eta hori dela eta hilobiak beste toki batzuetan eta beste era batean egitea pentsatu behar izan zuten. Horrez gain, Erreginen Harana ere sortu zuten faraoien emazteak hilobiratzeko.

 


Utzi iruzkina: