Fucking bastard!
Arthur C. Clarkeren irakurle amorratua izan nintzen gazte garaian,
idazlea ezaguna da halaber komunikazio sateliteen erabilera bideratu
zuen asmakuntzagatik ere. Buru argidun gizona iruditu zait beti.
Aspaldi irakurri nion orduko Aita Saindua gizateriaren arerio
nagusitzat zeukala; Juan Paulo II "public enemy number one of mankind"
zela, munduan diren txiroei esaten baitzien ugaltzeko eta ugaltzeko eta kondoirik ez erabiltzeko, bide batez. Orduan ez zegoen HIESik.
Sarritan
barre ganorabakoak egiten ditugu: -Entzun duzu Beneditoren azkena? Kar,
kar, kar... Nago ez dugula asmatzen etsaiaren neurriarekin. Kontua ez da
barre egitekoa, ez denez. Joseph Ratzinger aka Benedikto XVI ez da
soilik pertsona atzerakoi eta ridikuloa bere soineko-gona zuri eta
zapata gorriekin. Gizon hau hiltzailea da, gizon honek hiltzera
kondenatzen ditu berarengan itsuki sinesten duten milioika gizarajo,
esaten dituen astakeriak existitzen ez den jainko baten berbatzat
hartzen dituzten milioika pertsona, esaten baitie -adibidez- kondoiak ez dituela
HIESetik babestuko. Hiltzera kondenatzen ditu milioak eta milioiak: gaur
egun bizi direnak eta oraindik jaio ez direnak ere. You, fucking bastard!
Iruzkinak
ibai 2009-03-20 16:45 #1
Utzi iruzkina: