Badakizu, Benedikto XVI -benetakoa, ez fake bat- Facebooken dago, egiozu lagun eskaera!!(Argazkian klik, handiago ikusteko)


Arthur C. Clarkeren irakurle amorratua izan nintzen gazte garaian, idazlea ezaguna da halaber komunikazio sateliteen erabilera bideratu zuen asmakuntzagatik ere.  Buru argidun gizona iruditu zait beti. Aspaldi irakurri nion orduko Aita Saindua gizateriaren arerio nagusitzat zeukala; Juan Paulo II "public enemy number one of mankind" zela, munduan diren txiroei esaten baitzien ugaltzeko eta ugaltzeko eta kondoirik ez erabiltzeko, bide batez. Orduan ez zegoen HIESik.Sarritan barre ganorabakoak egiten ditugu: -Entzun duzu Beneditoren azkena? Kar, kar, kar... Nago ez dugula asmatzen etsaia...


B-16

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-09-18 20:16

Formal zebilen, lar, gauza onerako. Bera  ezagututa, aspaldi bota behar zuen ateraldiren bat. Isilegi zebilen, begizulo horien  atzetik zelatan. Baina jakina, hasi da, mila milioi pertsona baino gehiagoren ustezko gida izpirituala hasi da bereak eta zazpi haizatzen. Beste astakeria  batzuen artean, ez du esan ba eboluzioaren teoria irrazionala dela!? To, no eta ño! Arrazionalagoa da esatea, egon zaitezte ziur, izaki ahalguztidun batek sortu zuela den guztia ezerezetik edo, adibidez, suge batek eskaini ziola sagar bat jateko emakume bati bere senar -eta aldi berean neba (edo ...


Lehenengo trikonioa. Gero txapela... Eta azkenik, metamorfosia, Benedikto punki antimilitarista, Euskal Herriko gatazka konpondu arte, ez dut orraztuko gandorra !!!!    Sare, hau esan nahi zenduban, Furby? Antza daka, bai jauna !!!            


Azken iruzkinak