B-16

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-09-18 20:16
1


Formal zebilen, lar, gauza onerako. Bera  ezagututa, aspaldi bota behar zuen ateraldiren bat. Isilegi zebilen, begizulo horien  atzetik zelatan. Baina jakina, hasi da, mila milioi pertsona baino gehiagoren ustezko gida izpirituala hasi da bereak eta zazpi haizatzen. Beste astakeria  batzuen artean, ez du esan ba eboluzioaren teoria irrazionala dela!? To, no eta ño! Arrazionalagoa da esatea, egon zaitezte ziur, izaki ahalguztidun batek sortu zuela den guztia ezerezetik edo, adibidez, suge batek eskaini ziola sagar bat jateko emakume bati bere senar -eta aldi berean neba (edo aita)- zenari eman ziezaion; arrazionalagoa da sinestea, esaterako, morroi batek itsasoa erdibitu zuela, beste bat uraren gainetik ibili zela, milaka ogi eta arrain agertarazi zituela ura ardo bat-batean bihurtu ondoren...

Gauza batean du arrazoi B-16k, egiaren erdia baino ez dioen arren: «Jainkoak munduaren beldurretik salbatzen du gizakia, baita norberaren bizitzaren hutsak sortzen duen egonezinetik ere». Ahaztu zaio esatea gizakiak berak sortu dituela diren eta izan diren jainko guztiak eta ez alderantziz. Sinesmenak ematen baitizkio sinestunari, ondo murtxikatuta, nahi dituen erantzunak eta leuntzen baitio heriotzarekiko izua.

Jainkoari buruzko F.A.Q.-a bisitatu ondoren erabaki dut pastafari egingo naizela, total...



G - 02

G - 02 2006-10-02 12:45 #1

Pastafarismoa oso interesgarria da, baina, B-16ren hitzaldi osoa irakurri ahal izateko esteka jartzea ahaztu zaizu.


Utzi iruzkina: