B-16

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-09-18 20:16

Formal zebilen, lar, gauza onerako. Bera  ezagututa, aspaldi bota behar zuen ateraldiren bat. Isilegi zebilen, begizulo horien  atzetik zelatan. Baina jakina, hasi da, mila milioi pertsona baino gehiagoren ustezko gida izpirituala hasi da bereak eta zazpi haizatzen. Beste astakeria  batzuen artean, ez du esan ba eboluzioaren teoria irrazionala dela!? To, no eta ño! Arrazionalagoa da esatea, egon zaitezte ziur, izaki ahalguztidun batek sortu zuela den guztia ezerezetik edo, adibidez, suge batek eskaini ziola sagar bat jateko emakume bati bere senar -eta aldi berean neba (edo ...