Pentsatzen jarrita... (XXII): Eboluzioa itsua baita
Baliteke zuzen ibiltzea erlijio sentimendua eboluzioak eskainitako adaptazio bat dela diotenak. Baliteke, halaber, Afrikako ordeketan behiala gure arbasoen alde jokatu izana fedeak, edozein sastrakaren atzean depredatzaile ezezagun bat egon zitekeelako sinesmenak.
Baina eboluzioak ez du beti asmatzen; ez dugu ahaztu behar eboluzioak huts egin duela inoiz edo behin, eta zenbaitetan oker hori garesti atera zaiola delako izaki ala gizakiari: Badugu hesteetan balio handirik ez duen zati bat, garai batean milaka pertsona hobira eramaten zuena. Beraz, -irakasbidea ez da zaila antzematen- eboluzio bidez lortu dugun guztia ez da urrea.
Higienearen orokortzeak eta medikuntzaren aurrerapenak ahalbidetu dute miserere kolikoa, lehen heriotzerako bide segurua zena, gaur egun apendizitisa gaixotasun sendagarri bihurtzea.
Erlijioari ez zaio oraindik ordua iritsi, antza.
Eta, bide batez, jakin nahi nuke hona ekarri ditugun eboluzioaren hutsegite bietako zeinek, erlijioak ala apendizeak, eragin duen hildako gehien historian zehar.
Iruzkinak
Benito 2011-07-06 21:26 #1
Ummm.... Angelusak ala apendizeak? Xalarentzat galdera ona.<br />
Utzi iruzkina: